Go to Top

Bideoa

IX. truke azoka ospatu du Zenbat Garak aste honetan

Ostegun eta ostiralean truke azoka antolatu du Zenbat Gara elkarteak. Bi urterik behin Gabonen bueltan ospatzen den azoka berezia dugu hau, etengabe kontsumitzera eramaten gaituen gizarte honi alternatiba bat eskaintzeko asmoz. Horrela, nork bere etxetik ekarritako liburu, disko, jantzi, harribitxi, jostailu, elektrotresna… trukatu dira dibisa esklusibo bat eskuratzeko, txakur txikiak alegia. Besteak beste, ostalaritza edo estetika zerbitzuak eskaini dituzte ikasleek moneta preziatu hori irabazi nahian, eta gure merkatuan egon diren produktuen …Read More

“Cloe Bihotz-bihotzez” jai arrakastatsua atzo

Atzokoan oso elkartasun ekitaldi berezia izan genuen Kafe Antzokian, Cloe bihotz-bihotzez izenburupean. Atxuriko eskolako gurasoek antolatu duten eta Kafe Antzokiko Kurkuluxetan  arte eszenikoen eskolaren laguntza izan duen ekimen honen helburua Cloe izeneko neskaren familiari babes ekonomia eta emozionala eman ahal izatea zen eta esan daiteke arrakastaz bete zirela helburu biak. Gregorio Marañon ospitalean bakarrik transplanteak egiten direla eta, antolatzaileek Bilbo Hiria irratian azaldu dutenez, Cloeren amak bere lana utzi behar …Read More

Ruper Ordorika kontzertuan gurean

Zaindu maite duzun hori kantua Euskaldunon EGUNKARIAren itxieraren ostean eta bidegabekeria hura gogoan hartuta idatzi zuela gogora ekarri zuen bart Ruper Ordorikak. Azkenaldion hautsak harrotu ditu Gasteizko legebiltzarreko hainbat parlamentarik kantu horrekin abestutako gabon kantak. Atzokoan, kantu horrek, lagun artean kantatuta, bere duintasuna berreskuratu zuen, bere itxieraren ostean Zaindu maite duzun hori leloa bere egin baizuen Kafe Antzokiak ere.

“Euskara jendea” dokumental sortak gure hizkuntzaren historia kontatuko du

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteak ekoizten ari diren dokumental sorta da. Egunotan trailerra ikusgai dago Durangoko azokan, Zenbat Gara elkartearen erakustokian, eta gaur webgunea sareratu dute euskarajendea.com helbidean, proiektuari buruzko jakingarri guztiekin. Iraupen ertaineko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honekin publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko …Read More

Topaguneak kongresua ospatuko du larunbatean

“Federaziotik Mugimendura” izenburuko gogoeta prozesua burutuko du datorren larunbatean, azaroaren 17an, Bilboko euskalduna Jauregian, Zenbat Gara elkartea eta beste hainbat euskara elkarte kide dituen Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Larunbateko saioarekin amaituko dute mugimendua osatzen duten ia 100 elkarteek 2010 urtean hasitako hausnarketa sakona. Bilkura osteko bazkaria eta bazkalosteko ekitaldiak Kafe Antzokian izango dira.

IV. Nazioarteko Zinema Ikusezina babesten

IV. Nazioarteko Zinema Ikusezina ospatu da egunotan Bilbon. Amaiera ekitaldian izan gara, Kafe Antzokiak babestu du edizioa, zenbait filmen azpitituluak euskaratuz eta sari bat babestuz. Hemen dituzue gure ordezkari Xabier Monasteriok sari-banaketan esandakoak. Euskaraz egindako lan sozialik onenari aipamena, Kafe Antzokiak babestua izan da, saritutako No te comas el sur dokumentalaren izena eta lagina pantailan erdaraz ageri badira ere.