Go to Top

Emakumeak Bilboko historian

Ibilbidearen azalpena

Historia liburuetan oso gutxi azaldu arren, emakumeek zeregin garrantzitsua izan dute Bilboren sorkuntzatik hasi eta bere bilakabide osoan. Maiz langile izengabe eta pairakorrak izanik, badira, bestalde, Bilboko historian nabarmendu diren izen batzuk ere. Guk batzuei zein besteei erreparatuko diegu ibilbide honetan, Maria Diaz Harokoarengandik hasi eta gaur egungo feminismoraino jauzia eginez, hainbat bazterretan geldialdiak eginda. Tartean gaixozainek, zigarrerek, galleterek, baserritarrek, errekardariek, sardina-saltzaileek, zamaketariek, zirgariek eta maistrek egindako lanari buruz jardungo dugu, zazpi geralekutan barna.

2013ko martxoaren 9an egin genuen ibilbide honen inguruan BERRIA egunkarian argitaratutako kronika irakur dezakezue hemen.

Ezaugarriak

Abiapuntua: Bilboko San Anton elizako ataria
Iraupena: 2 ordu inguru

Prezioa: 10 euro
Noiz: martxoan zehar, goizez eta arratsaldez

Izena emateko
Visit Site