Juan Antonio Urbeltzek hilean behin gidatzen duen euskal dantza saio irekia dugu Urbeltzen Dantza Ganbara. Kafe Antzokia sortu zenetik, plaza dantza saio honekin indartu dugu Bilboko dantzazaleen zaletasuna.
Hemen duzue 1998ko urriaren 28an egindako lehenengo saioa, Juan Antoniok dantzaren urratsak lehendabiziko aldiz azaltzen zituenekoa:
Baina Kafe Antzoki barruan ez ezik, kalean ere ikusi ahal izan dugu Urbeltzen Dantza Ganbara, Aste Nagusian ALGARA txosnan esaterako:
2019/08/03 - 19:00
[…] Igandean, txupin osteko ajea uxatuko dugu Algara plazan, Urbeltzen Dantza Ganbararekin. […]