Ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko martxa jendetsua deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskaltzaleon Martxa lelopean. Deialdiaren helburua euskararen aldeko arnasa soziala hauspotzea eta hizkuntza-politiketan beharrezkotzat jotzen den jauziari bultzada ematea da. Ekainaren 13ko mobilizazioa 2024ko abenduan abiatutako ildotik kokatu du Kontseiluak: euskararen egungo larrialdi linguistikotik indarraldira eramateko bidean, Pizkunde berri baten premia gizarteratzea. Hala, joan den abenduaren 27an Bilbon egindako ekitaldian iragarritako hitzorduari jarraipena emango dio Iruñeko deialdiak. Euskal gizarteko esparru …Read More
Tag Archives: kontseilua
Azaroaren 4an euskaldunon alde, biziraupenaren alde
Auzitegi gorena, nagusia, epaia, halako zenbakidun konstituzioaren artikulua, auzitegi konstituzionala… Euskaraz ari ote gara, ala lege espainiarraren sareetan kateatuta? Lege propiorik ez dugun bitartean, hau da, Euskara Jendeok geure defentsarako sorturiko legeak —legeak horretarako baitira, herritarren defentsarako— zail dugu bestek ezarritako esparruan babesa eta gutxieneko begirunea jasotzea. Beti izango gara mehatxupean, eta beste horrek, arrazoiak arrazoi, komeni zaionean, “demokratikoki” bere artilleria aterako du eta mehatxuka arituko zaigu, komeni bazaio, desagerrarazi …Read More



