Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: katalunia

Vols parlar en català? Katalan eskolak Bilbon

Katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa urriaren 20an hasi eta maiatzaren 26an bukatuko da. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Irakasle arituko den Francesc Agramunt-en esanetan “Oinarrizko mailatik abiatuko gara, eta erdiguneko TV3eko estandarraren ahoskera irakatsiko da, aurrerago tokian tokiko fonetika ezberdintasunei eta bestelako kontuei erreparatuko badiegu ere”. Ikastaro osoaren salneurria 350 eurokoa izango da eta …Read More

Sant Jordi egunez, Kataluniako letrak eta musika gurean

Bilbon diren bi katalan talde bildu dira bihar, Sant Jordi eguna dela bide, Kataluniako letrak eta musika gurera ekartzeko. Casal Bilbao eta Jaia eta Xerinola taldeek atzo aurkeztu zuten Kafe Antzokian biharko prestatu duten egitaraua. Zenbat Gararen laguntza izan dute egitaraua prestatzeko eta aurkezteko. Liburuak eguneko protagonista izanik, Albia inguruan izango den liburu-azokan izango duten erakustokian kataluniako liburuak izango dituzte salgai. Gainera, aste osoan, “Katalan literaturaren hamabi liburu nagusi” erakusketa …Read More

Diada eguneko bideoa

Irailaren 11n, iragarri bezala, Diada eguna ospatu genuen Bilbon bizi diren katalanekin. Albian, elkarri eskua emanda, lorategi osoari buelta eman genion, Via Catalana deialdiarekin distantzian bat eginez, bideo eder honetan ikusten den moduan. Giza-kateaz gain, bertsoak, cava eta Kafe Antzokian kantaldia izan genituen katalan lagunekin.

Diada egunean, Via Catalana Bilbon: giza-katea Albia lorategietan

Katalunian Diada egun nazionalean ospatuko den Via Catalana ekimenarekin bat eginez,  giza-katea egingo dugu irailaren 11n, asteazkena, 20:00etan, Bilboko Albia lorategietan, Catalans a Bilbao taldeak eta Zenbat Gara elkarteak antolatuta. Katalunian, Assemblea Nacional Catalanak deitu duen giza-katea osatzen egongo den une berean Bilbotik gure babesa helaraziko diegu lagun katalanei, ondoren Cavarekin haien alde topa egiteko, Bilbon bizi diren hainbat katalanekin batera. Euskal eta kataluniar kantu-emanaldia eta bertsolariak ere ez dira faltako …Read More