Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: Guka

Biharko manifestazioarekin bat: Erdalduntze makina gelditu behar dugu!

Erdalduntze makina gelditzeko Guka ekimenak egindako deiarekin bat eginez, bihar, abenduaren 3an, Bilboko Plaza Eliptikotik 19:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartuko du Zenbat Gara elkarteak. Badira hainbat urte gure elkartean lanean ari garela jendea euskarara hurbilarazteko, irakasteko, erabilarazeko, motibatzeko, gozatzeko eta gozarazteko. Era berean, euskaldunoi, gure buruei eta gainerako euskara jendeei, euskaraz aritzeko aukerak, tresnak, uneak eta guneak sortzen eta indartzen ari garela, baina ez da nahikoa, gure ahaleginen kontra …Read More

Bilbon “erdalduntze makina” salatzeko ekintza bihar Plaza Barrian

Bihar, apirilaren 2an, 18:00etan Bilboko Plaza Barrian GUKA ekimenak egingo duen hitzorduarekin bat egiten duela adierazi nahi du Zenbat Gara elkarteak. Plaza Barrian egingo den ekintza herrikoiaren bitartez, martxan dauden erdalduntze-mekanismoak ikusarazi eta Bilbo euskaraz datorrela aldarrikatuko dugu bilbotar euskaltzaleok. Duela aste batzuk aurkeztu zuen GUKAk, Bilboko euskaltzaleen plaza askeak, Bilbon martxan dagoen  “erdalduntze makina”, euskaraz bizi nahi duen bilbotar oro irentsi eta, etsi arte, bizitzaren arlo guztietan euskaraz jardutea …Read More