Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: aste nagusia

“Euskarafobiaren suntsitze-estrategiaren aurrean matxinatu!”, ALGARAren aurtengo gaia Aste Nagusian

(Algararen webgunetik ekarria) Gure txosnaren aurtengo motiboan euskararen aurkako erasoez ohartu eta horien aurrrean matxinatu beharra nabarmendu dugu, ohi bezala, Asiskoren esku trebeek lagunduta. Euskarafobia ez da kontu berria, kate luzea duen suntsitze-estrategia baten adibide asko bizi izan ditugu euskaldunok historian. Gaur egungo euskararen aurkako erasoak, epaiak eta hizkuntza-politika suntsitzaileak aspaldi izan zuten abiapuntua, eta aurtengo gure motiboan hori islatu nahi izan dugu. Nora garamatza estrategia horrek? Bada, gure desagerpenera, …Read More

Badator Marijaia, badator Pellot… badator ALGARA!

Bueltan da Aste Nagusia eta bueltan da ALGARA konpartsa euskalduna! Berriz Urbeltzen Dantza Ganbara, Zaparrada haur konpartsaren ekintzak, herri bazkariak, Euskara Ikasleen Eguna, Bertso Eguna, Iparralde Eguna, Algara Kantari, disko jartzaileak, Bilbo Hiriaren irrati saioak… Gaueko Kontzertuen artean AKATZ, SKABIDEAN, WILLIS DRUMMOND, ARIMA, JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK, NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO eta ZEA MAYS izango ditugu, besteak beste. Informazio guztia Algara konpartsaren webgune berrian aurkituko dugu. Azkenik! urtebete barik, …Read More

Aste Nagusia bizi-bizi ALGARA konpartsan, egunez eta gauez

Bilboko ALGARA konpartsa euskaldunak denetariko ekitaldiak programatu ditu Bilboko Aste Nagusirako, Areatzako zubi ondoan, Bailen kalean, ezarriko du txosna ALGARAK, urtero legez. Egunez egun, Juan Antonio Urbeltzek gidatutako dantza irekiko saioa, izango dugu igandean, eta euskara ikasleen bazkaria astelehenean. Asteartean herri bazkaria Txarli eta Joselu kantariek lagunduta, eta Igor Elortza, Josu Zabala, Rafa Rueda eta Unai Iturriaga partaide dituen Kargak & Deskargak taldearen emanaldiarekin. Asteazkenan, Ipar Euskal Herriari dedikatutako egunean, …Read More

Algara konpartsa 2013ko Aste Nagusian

Aurten, ALGARA konpartsa euskaldunaren txosnan ekitaldi, kontzertu, kantaldi eta bestelako emanaldi eta hitzordu ugari izango ditugu Aste Nagusian. Gaika banatu ditugun egunik seinalatuenak eta bertan, ohi bezala euskaz gozatzeko eta parte-hartzeko ekitaldi ugari aurkituko ditugu. Igandean dantza eguna eta, bertan, Urbeltzen Dantza Ganbara kalean izango dugu, Juan Antonio Urbeltzen eskutik, txosna aurrean bertan. Astelehenean, euskara ikasten ari garenon eguna ospatuko dugu, aste osoko ekitaldirik jendetsuena izan ohi dena. Bertan, paella …Read More