Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: puntueus

Gabriel Aresti euskaltegia gabrielaresti.eus da

Aurrerantzean Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunea gabrielaresti.eus izango da. Gure 40. urteurrena ospatzeko, Googlek berak 20 urte bete dituen egunean, guk ere, azken 19 urteotan gure etxea izan den gabrielaresti.com utzi eta puntueus domeinura egin dugu aldaketa. Baina ez da helbide aldaketa hutsa izan: webgunea guztiz eraberritu dugu, informazioa hobeto eskaintzeko helburuarekin. Lehen bezala, gure ikastaroen eta bestelako ekimenen inguruko informazio guztia aurkituko duzu gabrielaresti.eus webgune berrian, baina hobeto egituratuta, diseinu …Read More

Zenbat Gara orain zenbatgara.eus da

Hamazazpi urteren ondoren, gure webgunea lekuz aldatu dugu. Izan ere, zenbatgara.org atzean utzita, aurrerantzean zenbatgara.eus helbidean aurkituko duzu gure webgunea.Puntueus-era egin dugu aldaketa, euskarazko edukiak eta euskal kulturari lotutakoak ordezkatzen dituen goi mailako domeinura eta, aldatzeaz batera, hobekuntza teknikoak egiteko aukera izan dugu. Izan ere, webgune arinagoa eta segurua aurkituko duzu hemen. Posta helbideei dagokienez, lehengoek jarraituko dute indarrean bolada batez, baina .eus amaiera dutenekin ordezkatuko ditugu datozen egunotan. Aurretik …Read More

Lehenengo .eus domeinuak aurkeztu dira gurean

Euskal komunitateak urrats garrantzitsua eman zuen iragan larunbatean, .eus domeinu-izenen aktibazioarekin. Kafe Antzokian egindako ekitaldian aurkeztu zituen .EUS fundazioak domeinua erabiltzen hasiko diren 92 webgune aitzindariak. Horien artean euskal erakunde, enpresa, hedabide eta kultura elkarte askorenak. Zenbat Gara elkartea ere aitzindari horien artean dago, laster Bilbo Hiria irratiaren domeinu berria izango den bilbohiria.eus domeinu-izenarekin.