Euskal komunitateak urrats garrantzitsua eman zuen iragan larunbatean, .eus domeinu-izenen aktibazioarekin. Kafe Antzokian egindako ekitaldian aurkeztu zituen .EUS fundazioak domeinua erabiltzen hasiko diren 92 webgune aitzindariak. Horien artean euskal erakunde, enpresa, hedabide eta kultura elkarte askorenak. Zenbat Gara elkartea ere aitzindari horien artean dago, laster Bilbo Hiria irratiaren domeinu berria izango den bilbohiria.eus domeinu-izenarekin.
Abenduaren 3tik aurrera erregistratu ahal izango dira .eus domeinuak, baina Puntueus fundazioak, Aitzindiarien programa izenekoaren bidez, data hori baino lehen 92 entitateri aukera eman dio, diru edo espezie ekarpen baten truke, horietako bakoitzak domeinu-izen bana aktibatzeko aukera. Finantziazioa eta oihartzuna lortzea dira Aitzindarien programa honen helburuak eta, bistan denez, arrakastatsua izan da ekimena, nazioarteko ICANN erakundeak ahalbidetu dituen 92 domeinu-izen horiek guztiak esleitu eta beste hainbat momentuz aktibatzeke geratu baitira.
Zenbat Gara elkarteak bilbohiria.eus aukeratu du, laster aurkeztuko den webgune berria prestatzen ari baita Bilbo Hiria irratia. Hala ere, abendutik aurrera gure beste hainbat ekimenen webguneak ere .eus domeinura pasatuko ditugu apurka-apurka.
Puntueus ekimenaren inguruan gehiago jakiteko ETBko Tribuaren berbak saioan Iratxe Esnaolari egindako elkarrizketa ikus dezakegu, edo Bilbo Hiria irratian egindako elkarrizketa. Entzun:
Hona hemen Puntueus fundazioaren aurkezpen bideoa:
Utzi erantzuna