Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: Gabriel Aresti

Barnetegiak udan, Bakaikun eta Bilbon, gazte eta helduentzat

Hasi da uda Gabriel Aresti euskaltegian. Beharrezko segurtasun-neurri guztiekin, eta kopuru txikiko taldeetan, ekainean hasi dira klaseak Bilbon. Hainbat talde sortu dira, baina segurtasunagatik ikasle-kopurua mugatu behar izan du euskaltegiak. Bakaikuko etxean ere, udaro bezala, barnetegiak antolatu ditu, talde txikietan eta segurtasun-neurri berekin. Uztailean gazteentzako barnetegiak egongo dira, bi txandatan banatuta, eta abuztu-irailean helduentzako barnetegiak izango dira. 30 urte beteko ditu aurten Bakaikuko barnetegiak, etxea dexente lehenagokoa den arren. XIX. …Read More

“GRAMATIKA ikusi eta ikasi A1/A2” liburua aurkeztu du ERROAk

GRAMATIKA ikusi eta ikasi A1 / A2 liburua aurkeztu du gaur ERROA argitaletxeak, Bilboko Kafe Antzokian. Gramatika ikasteko era ikusgarrian eta “ikaslearen tokian jesarrita” prestatu dute liburua. “Ikasle on batek hartuko lituzkeen apunteak” bezala definitu du liburua Arantza Madariagak, edukiak koordinatu dituen didaktikariak. ERROA argitaletxeko editore Xabier Monasteriok hartu du hitza lehenik, eta azaldu du euskara ikasteko liburu didaktikoa argitaratzeari aspaldi ekin ziola Zenbat Garari lotutako argitaletxeak. Horren adibide gisa aipatu …Read More

Pott bandaz, ziutateaz eta bestez Ordorika eta Atxagarekin

Iaz 40 urte bete ziren gazte sortzaile batzuek Bilbon Pott banda sortu zutela. Gabriel Aresti euskaltegiak ere, bere 40. urteurrena ospatzen ari den ikasturte honetan, ekimen garaikide hura ekarri nahi izan du bere kultura ekarpenen ziklora. Horretarako, Pott-en sorreran eta gero euskal kulturaren emarian berebiziko rola izan duten bi lagun ekarri genituen atzo Kafe Antzokira, Pott-en sorreraz, Bilbon eta, oro har, Euskal Herrian orduan zegoen kultura giroaz, ondorengo bilakaeraz eta …Read More

Aresti eta bere garaia gogora ekarriko ditugu Euskaltzaindian ostiraleko jardunaldian

Gabriel Aresti eta bere garaia ekarriko ditugu gogora urriaren 19an Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak antolatutako jardunaldian. “Hizkuntza biziberritzearen bidegileak: inguruabarrak (1960-1975)” titulupean, 60ko eta 70eko hamarkadak euskalgintzan zergatik eta zertan izan ziren erabakigarriak gogoratuko dugu. (Gabriel Aresti Kultura Elkartetik ekarria). Gazte belaunaldi batek hartu zien lekukoa garai bateko idazle eta kulturgileei, eta inguruabar horretan sortu ziren, besteak beste, gau-eskolak, ikastolen mugimendua, Anaitasuna aldizkaria, Lur argitaletxea, Ez Dok Amairu, …Read More