Go to Top

Durangoko Azokan gaude, Nerea Loiolaren eta Asiskoren liburu berriekin

Gaur hasi eta igandera arte Durangoko Azokaren 58. edizioan egongo da Erroa argitaletxea – Zenbat Gara elkartea, bere bi nobedade berri-berriekin: Nerea Loiolaren Idatzi behar nizkizunak eleberria eta Asiskoren Gora Euskal Herrientsak saiakera grafikoa. Landako guneko Erroa – Zenbat Gara elkartea (Goienkale 17) erakusmahaian horiexek eta aurreko urteetan ateratako liburu, disko eta DVDak aurkituko dituzu. Abenduaren 8an, 11:00etan eta 11:30ean aurkeztuko dira liburuok, hurrenez hurren, Landako guneko Talaian.

(Erroaren webgunetik ekarria). Nerea Loiolaren Idatzi behar nizkizunak misterioz betetako kontakizuna da eta Euskara errazean bildumako alerik berriena dugu. Zailtasunaren arabera mailakatutako bilduma honetan B2 mailari dagokion irakurketa da, publiko guztietarako egokia den arren. IƱaki Landak egin ditu liburuko ilustrazioak eta bideo trailer honetan ikus-entzun dezakegu azalpena eta lagin txiki bat, idazlearen beraren eskutik:

 

Asisko Urmenetak idatzi eta marraztutako Gora Euskal Herrientsak saiakera grafikoak, bestetik, egilearen azken aldi honetako ikerketa historikoaren ildoa jarraitzen du, ohi bezala, ezagunak diren pertsonaia historikoen inguruko azalpen eta datu berriak emateko edo guztiz zokoratuak izan diren gure historiako pertsona garrantzitsuak agertarazteko. Azken hau da bost euskal errientsa edo irakasle garrantzitsu bezain ezezagunen biografiak eta balentriak biltzen dituen saiakera grafikoa. Beste bideo honetan Asiskok berak aurkeztuko dizkigu liburuaren nondik-norakoak:

Egileak eurak azokan izango ditugu, gure erakusmahaian liburuak sinatzen: Nerea Loiola ostiral eguerdian 12:00-14:00 bitartean egongo da eta Asisko 6an arratsaldez (16:00-20:00), 7an goizez (10:30-14:00), 8an arratsaldez, 9an goizez eta 10ean arratsaldez.

Aipatu behar dugu, halaber, gure proiektukide eta laguna den J.C. Etxegoien Xamar idazle eta dibulgatzaile handiak Biziaroak liburua argitaratu berri duela Pamiela argitaletxean eta liburu horren aurkezpena ere abenduaren 8an izango dela 14:00etan Talaian.

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude