Go to Top

Tailerrak

Zenbat Garak antolatuta, Kafe Antzokiko tailerrek jarduera bat praktikatu eta ikasi bitartean harremanak era naturalean euskaraz egiteko aukera ematen dute.

Aspaldidanik ohartuak gara hizkuntza eta bizia ezin bereizi direla, edozein jardueratan, edozein lanetan eta edozein harremanetan hizkera dugu oinarri eta bide. Gizarteaz, lan kontuez edota kirolez ari garelarik, hizkuntza gauzatu egiten dugu; horiek guztiak hizkuntzaren bidez egiten ditugu eta hizkuntza bera gauzatu eta garatu.

Beraz, jarduera tailer hauek espazio berri gehiago irekitzen diote hizkuntzari eta geure buruari. Tailerretan zerbait egiten eta ikasten ari zaren bitartean, zure euskara garatzen ari zara; alegia, zure euskara garatzen ari zaren bitartean, zerbait egiten eta ikasten duzu.

Zure euskara –zeu, beraz– alor berrietara eramateaz gain, topo egingo duzu zure zaletasun eta behar berak dituzten lagun euskaldun gehiagorekin.

Horretarako, Zenbat Gara elkarteak aukezten duen tailer eskaintza zabala duzu parte hartzeko. Eskaintza, beti ere, irekia izanik sor daitezkeen alor eta iniziatiba berriei. Jarduera sorta zabala antolatu ohi dugu, adibidez:

01.- Antzerkia.
02.- Argazkigintza
03.- Begirale
04.- Bertsolaritza
05.- Bidaiari Tailerra
06.- Clown Tailerra
07.- Dantza
08.- Elikadura eta osasuna
09.- Enologia
10.- Euskal lanbide eta ohiturak
11.- Euskal musika
12.- Euskara zerbitzua
13.- Euskararen mundua
14.- Haur eta kanta jolasak
15.- Interneterako sarrera
16.- Irrati Tailerra
17.- Jendaurrean hitz egiteko teknikak
18.- Jostungintza
19.- Kantagintza
20.- Lehen sorospenak
21.- Literatura Tailerra
22.- Ludoteka
23.- Masaje Tailerra
24.- Munduko herriak
25.- Oroterapia
26.- Serigrafia
27.- Sexologia
28.- Zerbitzari Tailerra
29.- Zinema Tailerra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude