Bihar, apirilaren 2an, 18:00etan Bilboko Plaza Barrian GUKA ekimenak egingo duen hitzorduarekin bat egiten duela adierazi nahi du Zenbat Gara elkarteak. Plaza Barrian egingo den ekintza herrikoiaren bitartez, martxan dauden erdalduntze-mekanismoak ikusarazi eta Bilbo euskaraz datorrela aldarrikatuko dugu bilbotar euskaltzaleok. Duela aste batzuk aurkeztu zuen GUKAk, Bilboko euskaltzaleen plaza askeak, Bilbon martxan dagoen “erdalduntze makina”, euskaraz bizi nahi duen bilbotar oro irentsi eta, etsi arte, bizitzaren arlo guztietan euskaraz jardutea …Read More
Tag Archives: Bilbo
Pott bandaz, ziutateaz eta bestez Ordorika eta Atxagarekin
Iaz 40 urte bete ziren gazte sortzaile batzuek Bilbon Pott banda sortu zutela. Gabriel Aresti euskaltegiak ere, bere 40. urteurrena ospatzen ari den ikasturte honetan, ekimen garaikide hura ekarri nahi izan du bere kultura ekarpenen ziklora. Horretarako, Pott-en sorreran eta gero euskal kulturaren emarian berebiziko rola izan duten bi lagun ekarri genituen atzo Kafe Antzokira, Pott-en sorreraz, Bilbon eta, oro har, Euskal Herrian orduan zegoen kultura giroaz, ondorengo bilakaeraz eta …Read More
“Emakumeak Bilboko Historian” ibilbidea
Zenbat Gara elkartea hilero-hilero gaikako kultura-ibilbide gidatuak ari da egiten, urtea hasi zenez geroztik. Hori dela eta, “Emakumeak Bilboko Historian” txangoa prestatu zuen martxoaren 9an. 15 lagun izan ginen ibilbidean eta, bertan, Maria Diaz Harokoarengandik hasi eta gaur egungo feminismoraino egin genuen jauzia, hainbat bazterretan geldialdiak eginez. Tartean gaixozainek, zigarrerek, galleterek, baserritarrek, errekardariek, sardina-saltzaileek, zamaketariek, zirgariek eta maistrek egindako lanari buruz luze jardun genuen zazpi geralekuen barna. BERRIA egunkarian argitaratutako …Read More




