Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: algara

“Euskarafobiaren suntsitze-estrategiaren aurrean matxinatu!”, ALGARAren aurtengo gaia Aste Nagusian

(Algararen webgunetik ekarria) Gure txosnaren aurtengo motiboan euskararen aurkako erasoez ohartu eta horien aurrrean matxinatu beharra nabarmendu dugu, ohi bezala, Asiskoren esku trebeek lagunduta. Euskarafobia ez da kontu berria, kate luzea duen suntsitze-estrategia baten adibide asko bizi izan ditugu euskaldunok historian. Gaur egungo euskararen aurkako erasoak, epaiak eta hizkuntza-politika suntsitzaileak aspaldi izan zuten abiapuntua, eta aurtengo gure motiboan hori islatu nahi izan dugu. Nora garamatza estrategia horrek? Bada, gure desagerpenera, …Read More

Badator Marijaia, badator Pellot… badator ALGARA!

Bueltan da Aste Nagusia eta bueltan da ALGARA konpartsa euskalduna! Berriz Urbeltzen Dantza Ganbara, Zaparrada haur konpartsaren ekintzak, herri bazkariak, Euskara Ikasleen Eguna, Bertso Eguna, Iparralde Eguna, Algara Kantari, disko jartzaileak, Bilbo Hiriaren irrati saioak… Gaueko Kontzertuen artean AKATZ, SKABIDEAN, WILLIS DRUMMOND, ARIMA, JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK, NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO eta ZEA MAYS izango ditugu, besteak beste. Informazio guztia Algara konpartsaren webgune berrian aurkituko dugu. Azkenik! urtebete barik, …Read More

Algara konpartsak 25 urte beteko ditu aurtengo Aste Nagusian

Zenbat Gararen eskutik, jaiak Bilbon euskaraz bizi ahal izateko sortu zuen duela 25 urte Algara konpartsa euskalduna. Denbora honetan erreferentzia ukaezina bihurtu da Aste Nagusia euskaraz bizi nahi dutenentzat, eta bere programazio oparoarekin ekarpen handia egiten dio jaiari, jai giroan eta Bilboko Konpartsen baitan euskararen erabilera hitzekin eta ekintzekin sustatuz. Hemen duzue ALGARA konpartsan 2019ko Aste Nagusirako prestatu dugun egitaraua, konpartsaren webgunetik ekarria. Aurten 25 urte beteko ditu Abandoko konpartsa …Read More

…Eta Bilbo kantuz bete zen #EHBK

(Algara konpartsatik ekarria). Ikaragarria izan zen Euskal Herria Bilbon Kantari, Zazpiak Oihal batetik lelopean iragan larunbatean Bilboko kaleak kantuzalez bete zituen ekimenaren arrakasta. Iazko esperientziatik abiatuta, Bilboko Konpartsak, Euskal Herria Kantuz eta Euskal Kantuzaleen elkartea izan zituen antolatzaile, elkarlanean. Balmasedatik Eskiulara zabaldu zen Bilbora etortzeko deialdia, eta, horri erantzunda, Eibartik, Plentziatik, Donostiatik… Kantuzale taldeak etorri eta Bilbon bildu ziren. Bilboko kaleak, Abandokoak zein alde zaharrekoak jendez eta kantuz bete zituzten. …Read More