Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: bilbohiria

Udalaren omenaldia jaso du Bilbo Hiriak, Euskararen Egunaren bezperan

Azken urteotan Bilboko Udalak euskalgintzako eragileren bat nabarmentzen du, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, udaletxeko Arabiar Aretoan egin ohi duen harreran. Aurtengoan ikus-entzunezko hiru hedabideren lana omendu nahi izan du: Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria Irratia eta Hamaika Telebista. (Bilbo Hiria irratiaren webgunetik ekarria). Aipamena jasotzea atseginez hartu du Bilbo Hiriaren izenean mintzatu den Ane Zabala esatariak eta hitza hartzean gogorarazi nahi izan du, Bilbo Hiria irratiak, airean 25 urtez iraun badu …Read More

Bilbo Hiriak oraindik bere lizentzia ukatzen diotela gogorarazi dio Urkulluri

Bilboko euskal irratiak euskaldun entzuleoi SER kateak lapurtutako FM 92.7 lizentziagatik galdetu dio Iñigo Urkullu lehendakarigaiari. Hau da Bilbo Hiria irratiak gaur plazaratutako idatzia (bilbohiria.eus webgunetik ekarria): 2012ko FM irrati lizentziak EAEn banatzeko lehiaketa bertan behera utzi zuen Eusko Jaurlaritzak berak, 2012ko abenduan. 2019ko otsailaren 26an, berriz, Eusko Jaurlaritzak, lehiaketa hartan emandako lizentziei onespena eman eta 17 esleipen horiek eman zituen. Esleipen horien artean, Bilbo Hiria irratiak 2012an bere euskarazko …Read More

Bilbo Hiria irratiak 20. urteurren festa ospatu eta diskoa aurkeztuko du gaur Kafe Antzokian

Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu zuen irratiak, eta gaur aurkeztuko da CDa jendaurrean, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. Diskoan beste hainbaten artean esku hartu duten Zea Mays, Petti eta Anje Duhalde izango dira zuzenean aurkezpenean. Diskoa aurkezteko eta hogei urte hauek hurbileko irratizale eta irratigileekin ospatzeko beta hartu nahi dugu gaurkoan, lagun arteko giroan, …Read More

Larunbatean 20 urte bete dituela ospatuko du Bilbo Hiria irratiak

Zuzeneko emanaldi berezi baten bidez ospatuko du Bilbo Hiria irratiak bere 20. urteurrena maiatzaren 27an, bere egungo eta lehengo partaide, kolaboratzaile eta entzuleekin arituko gara 12etatik 14etara, Done Bikendiko gure egoitza paretik, kalean. Saioa lekua kokatuz abiatuko dugu, Albiako lorategitik zuzenean arituko gara. (Bilbo Hiria irratitik ekarria). Bilboko erdigunean kokatuta gaude, inguruan Ibanez de Bilbao kalea, Done Bikendi, Mazarredo eta Colón de Larreategi ditugu. Baina erdigunean kokatuta bagaude ere, hau …Read More

Mieltxo Monfort joan zaigu

Zoritxarreko eguna dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Gaur goizaldean zendu da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina utziko digu Mieltxoren desagerpenak. (Bilbo Hiriatik ekarria). Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko lehenengoetako lizentziatua izanik. Gaztetatik Bilboko Zazpi Kaleak bihurtu ziren bere eremu naturala, izugarri maite baitzuen Mieltxok gure …Read More

Agur bilbohiria.com, kaixo bilbohiria.eus

Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. (bilbohiria.eus-etik ekarria) Webgune berriak azalean bertan informazio gehiago era txukunagoan ikustea ahalbidetzen duen egunkari edo magazine itxura du eta smartphone eta tablet-etan ondo …Read More

Bilbo Hiriak 17 urte, ekitaldien egitaraua

Duela 17 urte Bilbo Hiria Irratia hasi zen emititzen, Zenbat Gara elkarteak sustatutako Bilboko irrati euskalduna. Eta horretan jarraitzen dugu, sasi guztien azpitik eta gainetik garai latz hauetan. Egunotan,  17. urteurrena dela-eta, Bilbo Hiria Irratiak Zenbat Gararen eta Kafe Antzokiaren lagunekin egitarau berezia prestatu du: – Maiatzak 17 (larunbata 22etan) “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizuna. – Maiatzak 20 (asteartea 19etan) Joseba Irazokiren kontzertua. – Maiatzak 24 (larunbata, 14´15etan) bertso-bazkaria, Amets Arzalluz …Read More