Euskara ezagutzea ez da hizkuntza ikastea bakarrik. Ezagutza gramatikala esperientziaren parte bat da. Ondo dakigunez motibazioa eta erabilera prozesua azkartzen duten elementuak dira, elkar elikatzen duten elementuak direlako, biraka. Hortaz, gure jarduera guztiek, gurpil horri indarra eta abiada ematera bideratzen dira.
Baina hizkuntza bat ezagutzeko, bere unibertso kulturala, bere mundu-ikuskera ere ezagutu behar da. Estreinakoz sartzen denak mundu berri eta interesgarri batekin egiten du topo. Ohiturak, historia, sinismenak… Alderdi soziologiko, antropologiko eta etnografiko liluragarriak dauzka euskararen unibertsoak.
Urte askoan Bidaiari tailerra egin izan dugu gure tailerren artean, arrakasta handiz. Bilbo bera beste ikuspegi batekin, gai zehatz eta interesgarri batean edo bestean arreta jarriz, ezagutzen ez genuen hiria deskubritu izan dugu, gure botxoan bertan. Izena eman.