Go to Top

Bloga

Amets Arzallusen eskutik “Miñan” liburuaren irlanderazko edizioaren aurkezpena larunbatean

Amets Arzallus idazleak, berak eta Ibrahima Baldek idatzitako “Miñan” liburuaren Deartháir Beag irlanderazko bertsioa aurkeztuko du maiatzaren 30ean (larunbata), 11:00etan, Kafe Antzokiko goiko solairuan. Idazlearen beraren ekimenez egindako itzulpena aurkeztuko da larunbatean, Bilboko Conradh na Gaeilge (Craobh Bilbo) eta Zenbat Gara elkarteen eskutik. Ekitaldia sarrera librekoa izango da, Kutxa Beltzaren aforoa bete arte. Ikasturtean zehar irlandako gaelikoa gurean ikasten aritu diren lagunak kurtsoaren bukaera ospatzeko baliatuko dute larunbata, izan ere, …Read More

Ekainaren 13an Iruñera: autobusa Bilbotik!

Ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko martxa jendetsua deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskaltzaleon Martxa lelopean. Deialdiaren helburua euskararen aldeko arnasa soziala hauspotzea eta hizkuntza-politiketan beharrezkotzat jotzen den jauziari bultzada ematea da. Ekainaren 13ko mobilizazioa 2024ko abenduan abiatutako ildotik kokatu du Kontseiluak: euskararen egungo larrialdi linguistikotik indarraldira eramateko bidean, Pizkunde berri baten premia gizarteratzea. Hala, joan den abenduaren 27an Bilbon egindako ekitaldian iragarritako hitzorduari jarraipena emango dio Iruñeko deialdiak. Euskal gizarteko esparru …Read More

Biharko grebarekin bat egiten dugu

Martxoaren 17an, “Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1500€. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko” lelopean, euskal gehiengo sindikalak deitutako grebarekin bat dator Zenbat Gara elkartea, eta mobilizazioekin bat egingo dugu. Ezinbestekoa deritzogu gutxieneko soldata berton erabakitzeari.

Bilbo Hiria irratiko ZIENTZIALARI irratsaioaren 10 urteak ospatzeko zuzeneko berezia martxoaren 11n

Datorren asteazkenean, martxoaren 11n, Bilbo Hiria irratiak ZIENTZIALARI irratsaioaren jendaurreko emankizun berezia egingo du zuzenean, 18:30ean, Kafe Antzokian, irratsaioaren 10 urteak ospatzeko. EHUko Kultura Zientifikoko katedrak eta Zenbat Gara elkarteak 2015ean abiatu zuten elkarlanean zientzia dibulgazioa euskara hutsez egiten duen ekimena, saioaren hasierako lokuzioak dioen moduan, “zientzia gizarteratu eta haren balio, historia eta lorpen nagusiak hedatzeko” helburuarekin. 2015eko azaroan aireratu zen ZIENTZIALARI irratsaioaren lehendabiziko saioa, Xabier Monasteriok gidatu zuen hasierako …Read More

Merezimenduzko ARGIA saria jaso du Zenbat Garak

Merezimenduzko ARGIA saria jaso zuen Zenbat Gara elkarteak iragan ostiralean, Usurbilen ospatu zen ekitaldian. Aldizkariak aurreko urtean komunikazioaren hainbat arlotan nabarmendu diren euskal eragileak omendu ohi ditu urtero banatzen dituen gorazarre sari hauekin eta, haien artean, ibilbide osoa nabarmentzen duen merezimenduzkoa dago. Zenbat Gararen izenean Eider Del Cantok eta Aritz Estibezek jaso zuten 2026eko Merezimenduzko ARGIA Saria, eskertuta, eta etorkizunari begira “iragarpen soziolinguistikokez kagarriak” dituen Bilbon Zenbat Garak ARGIA, dudarik …Read More

Kafe Antzokiak 30 urte, beste hainbesteren bila

Abenduaren 15a da, eta gaur 30 urte betetzen dira Kafe Antzokiak ateak zabaldu zituela Bilbon. Horrekin batera badira, halaber, 30 urte Gabriel Aresti euskaltegia eta Zenbat Gara elkartearen gainerako jarduerak hasi zirela lanean Done Bikendi kalearen 2an, eraikin osoa zinezko euskararen etxea bihurtuta. Egunotan ospatzen ari gara efemeridea, atzo hasita, izan ere, urteotan Zenbat Garan aritu garen ehunka lagunen arteko topaketa egin genuen igandean, eguerdian hasita, fanfarreak, txistulariak eta trikitilariak …Read More

Biharko manifestazioarekin bat: Erdalduntze makina gelditu behar dugu!

Erdalduntze makina gelditzeko Guka ekimenak egindako deiarekin bat eginez, bihar, abenduaren 3an, Bilboko Plaza Eliptikotik 19:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartuko du Zenbat Gara elkarteak. Badira hainbat urte gure elkartean lanean ari garela jendea euskarara hurbilarazteko, irakasteko, erabilarazeko, motibatzeko, gozatzeko eta gozarazteko. Era berean, euskaldunoi, gure buruei eta gainerako euskara jendeei, euskaraz aritzeko aukerak, tresnak, uneak eta guneak sortzen eta indartzen ari garela, baina ez da nahikoa, gure ahaleginen kontra …Read More

Asisko Urmenetaren “Sorgina, banaiz!” filmaren estreinaldia Bilbon abenduaren 2an

Datorren asteartean, abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, Asisko Urmeneta marrazkilari eta zuzendariaren lan berria aurkeztuko dugu Bilboko Kafe Antzokian: Sorgina, banaiz! dokumentala. Zenbat Gara elkarteak ekoizpenean lagundu duen ikus-entzunezko honek begirada kritiko eta berritzailea eskaintzen du Euskal Herriak historian pairatu dituen sorgin-ehizen inguruan, baita sorginaren mistifikazio zahar eta modernoez ere. Filma ikusi aurretik eta ostean Asiskorekin solastatzeko aukera izango dugu. 500 urteko gezurraren aurka Duela bost mende, 1525eko ekainaren 19an, Errege …Read More

Administrari baten bila gabiltza idazkaritza-lanetarako

Administrari baten bila gabiltza Gure elkartearen eta euskaltegiaren idazkaritza-lanetarako administrari/bulegari bat kontratatu nahi dugu. Pertsona dinamiko, antolatu eta euskaltzale baten bila gabiltza, besteak beste, gure ikasleen eta irakasleen eguneroko kudeaketan laguntzeko. ZEREGIN NAGUSIAK Hautatutako pertsonak euskaltegiko administrazio-lan ohikoak kudeatuko ditu: Antolaketa eta Kudeaketa: Agenda, bilerak, dokumentuak, fakturak eta bestelakoak antolatzea. Komunikazioa: Komunikazio idatziak eta ahozkoak (gaztelania baloratuko da). Bezero eta erabiltzaileekiko arreta. Dokumentazioa: Dokumentazio ofizialaren tratamendua (eskaerak, ziurtagiriak, fakturak, etab.). …Read More

Katalan eta irlandera klaseak gurean berriro 2025-2026 ikasturtean

Azaroan hasita, aurten berriro aukera izango dugu Bilbon hizkuntza oso interesgarri bi ezagutzeko Zenbat Gararen eskutik. Hurrenez hurren, katalana eta irlandera ikasteko aukera izango dugu, azaroan abiatuko diren ikastaroen bidez. Katalan eskolak aurten astelehen eta asteazken arratsaldeetan izango dira, azarotik ekainera; Irlandera, berriz, igande eguerdietan. Katalana eta irlandera, bi hizkuntza eta kultura lagun ditugu, bakoitza bere ezaugarriekin baina, euskarak bezala, urte luzez zapalkuntzari eta diglosiari aurre egindakoak. Bi hizkuntza hauek …Read More