Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: ikuskizuna

Gabrielen LEKUA sentikariaren estreinaldia urriaren 29an

Datorren asteko asteartean, urriaren 29an, estreinatuko da Arriaga antzokian Gabrielen Lekua sentikari edo ikuskizuna. Hainbat artistaren azken hilabeteotako lanaren emaitza den ikuskizun anitz hau ikusi ahal izango dugu goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak eros daitezke daborduko Interneten, Arriagako txarteldegian eta Zenbat Gara elkartearen bulegoan (Done Bikendi 2, 4. solairuan), bulego ordutegian. Ekainean aurkeztu genuen Gabriel Aresti kultura elkarteak ekoitzitako ikuskizuna dugu Gabrielen Lekua. Estreinaldiaren eta sentikariaren inguruko informazio guztia …Read More

Gabrielen LEKUA ikuskizunari buruz

Asteazkenean aurkeztu genuen jendaurrean Gabriel Aresti kultura elkartea, eta berarekin batera, urritik aurrera taularatuko den Gabrielen Lekua sentikaria ere aurreratu genuen. Bada, aurkezpenaren kronikan azaldu denaz gain, hemen dituzue ikuskizun honen inguruko informazio gehiago: Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea du helburuz sentikari honek. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izango da; beste batzuentzat deskubrimendua. Arestiren lekuak hartu ditugu horretarako ardatz. Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea… euskal literatura, euskal kultura… Eta …Read More