Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: irratia

Udalaren omenaldia jaso du Bilbo Hiriak, Euskararen Egunaren bezperan

Azken urteotan Bilboko Udalak euskalgintzako eragileren bat nabarmentzen du, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, udaletxeko Arabiar Aretoan egin ohi duen harreran. Aurtengoan ikus-entzunezko hiru hedabideren lana omendu nahi izan du: Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria Irratia eta Hamaika Telebista. (Bilbo Hiria irratiaren webgunetik ekarria). Aipamena jasotzea atseginez hartu du Bilbo Hiriaren izenean mintzatu den Ane Zabala esatariak eta hitza hartzean gogorarazi nahi izan du, Bilbo Hiria irratiak, airean 25 urtez iraun badu …Read More

Bilbo Hiriak oraindik bere lizentzia ukatzen diotela gogorarazi dio Urkulluri

Bilboko euskal irratiak euskaldun entzuleoi SER kateak lapurtutako FM 92.7 lizentziagatik galdetu dio Iñigo Urkullu lehendakarigaiari. Hau da Bilbo Hiria irratiak gaur plazaratutako idatzia (bilbohiria.eus webgunetik ekarria): 2012ko FM irrati lizentziak EAEn banatzeko lehiaketa bertan behera utzi zuen Eusko Jaurlaritzak berak, 2012ko abenduan. 2019ko otsailaren 26an, berriz, Eusko Jaurlaritzak, lehiaketa hartan emandako lizentziei onespena eman eta 17 esleipen horiek eman zituen. Esleipen horien artean, Bilbo Hiria irratiak 2012an bere euskarazko …Read More

Durangoko Azokan gaude, liburu eta disko berriekin

Gaur hasi eta asteartera arte Durangoko azokan egongo gara, urtero legez, liburu eta disko berriekin. Abenduaren 2tik 6ra, Landako guneko Goienkaleko 77.ean egongo da Zenbat Gara elkartearen eta Erroa argitaletxearen erakusmahaia. Aurten, Erroa argitaletxeak hiru liburu berri eta bi disko aurkeztuko ditu. Bilbo Hiria irratia ere Durangon izango da egunero, azokari jarraipena egiten. Larunbatean, Ahotsenea solasaldien gunean aurkeztuko dira 13:30ean Erroa argitaletxearen aurtengo hiru ekoizpen berri: Palestinako emakumeek idatzitako ipuinak …Read More

Mieltxo Monfort joan zaigu

Zoritxarreko eguna dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Gaur goizaldean zendu da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina utziko digu Mieltxoren desagerpenak. (Bilbo Hiriatik ekarria). Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko lehenengoetako lizentziatua izanik. Gaztetatik Bilboko Zazpi Kaleak bihurtu ziren bere eremu naturala, izugarri maite baitzuen Mieltxok gure …Read More

Bilbo Hiriak 17 urte, ekitaldien egitaraua

Duela 17 urte Bilbo Hiria Irratia hasi zen emititzen, Zenbat Gara elkarteak sustatutako Bilboko irrati euskalduna. Eta horretan jarraitzen dugu, sasi guztien azpitik eta gainetik garai latz hauetan. Egunotan,  17. urteurrena dela-eta, Bilbo Hiria Irratiak Zenbat Gararen eta Kafe Antzokiaren lagunekin egitarau berezia prestatu du: – Maiatzak 17 (larunbata 22etan) “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizuna. – Maiatzak 20 (asteartea 19etan) Joseba Irazokiren kontzertua. – Maiatzak 24 (larunbata, 14´15etan) bertso-bazkaria, Amets Arzalluz …Read More