Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu zuen atzo Pamiela argitaletxeak Donostiako liburutegi zaharrean. Juan Carlos Etxegoien, Xamar, dibulgatzaileak. Aurkezpenean, Pamielako Lander Majuelo eta Zenbat Gara elkarteko Isabel Isazelaiak hartu zuten parte, Orhipean liburuaren lehenengo edizioa 1992an agertu zenez geroztik izan duen eragina nabarmenduz. Edizio eraberritu honetan, zenbait testu eta irudi asko aldatu eta eguneratuta ageri dira, 32 urteren ondoren, garaian ez zeuden irudiak sartuta eta kalitatea hobetuta. Xamarrek …Read More
Tag Archives: xamar
Euskadi Saria eskuratu du Xamarrek “Etxera bidean” liburuagatik
Atsegin handiz iragarri behar dizuegu gaurkoan jaso dugun albiste pozgarria, gure lagun eta Zenbat Garako kide Juan Carlos Etxegoien Xamar idazle eta dibulgatzaileak Euskadi Saria jasoko du euskarazko saiakera atalean, iaz argitaratutako Etxera Bidean liburuagatik. Iazko urrian aurkeztu zigun, Bilbo Hiria irratian, Kafe Antzokian eta beste hainbat lekutan, eskualde baten eta belaunaldi baten gorabeherea soziolinguistikoen kontakizun autobiografikoa den Etxera bidean hau. Gaur Bidebarrieta liburutegian izan den prentsaurrekoan Bingen Zupiria Kultura …Read More
“Etxera bidean” liburua aurkeztuko digu bihar Xamarrek
Etxera bidean liburu berria aurkeztuko du bihar 14:00etan Kafe Antzokian Juan Carlos Etxegoien Xamar idazle nafarrak, Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako ekitaldian. Bizipen pertsonaletatik abiatuta, belaunaldi oso batek bizitako prozesu baten testigantza bildu du Xamarrek bere lan berrian. Etxera bidean liburua berreskuratze baten lekukotza da: 1970eko hamarkadatik aurrera, Garraldako eta Aezkoa ibar osoko (Nafarroa) gazteek ekin zioten urteetan zokoratuta eta isilduta izan zen euskara berreskuratzeari. Prozesu garrantzitsua izan zen, eta Xamarrek …Read More
Xamarrek Zaldiko Maldiko elkartearen “Lamien Urrezko Orrazia” saria jaso du
Urtero Iruñeko euskaldunen biltoki den Zaldiko Maldiko elkarteak banatzen duen Lamien Urrezko Orrazia saria gure lagun eta lankide den Juan Carlos Etxegoien “Xamar” idazle eta irakasleak jaso du, euskararen aldeko lanean nabarmentzeagatik. Elkarteko kide guztien artean erabakita, pertsona edo talde baten lana omentzen du urtero Iruñeko talde euskaltzaleak aipamen honen bidez. Ostiral arrastian, umore eta giro onean egin zen ekitaldian, Zaldiko Maldiko elkartearen egoitzan ospatu zen sari banaketa. Bazkideen txalo artean …Read More
Xamar, neguko solstizioaren gainean
Aipatu izenburuarekin, Juan Carlos Etxegoien “Xamar”-ek hiltzaldia emango du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Kristautasuna heldu baino lehen, euskaldunek Neguko Solstizioa ospatzen zuten (eta jarraitzen dute egiten leku batzuetan). Hemen entzun dezakezue Bilbo Hiria irratiak Xamarri honen inguruan egindako elkarrizketa. DESKARGATU HEMEN