Go to Top

“Etxera bidean” liburua aurkeztuko digu bihar Xamarrek

Etxera bidean liburu berria aurkeztuko du bihar 14:00etan Kafe Antzokian Juan Carlos Etxegoien Xamar idazle nafarrak, Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako ekitaldian. Bizipen pertsonaletatik abiatuta, belaunaldi oso batek bizitako prozesu baten testigantza bildu du Xamarrek bere lan berrian. Etxera bidean liburua berreskuratze baten lekukotza da: 1970eko hamarkadatik aurrera, Garraldako eta Aezkoa ibar osoko (Nafarroa) gazteek ekin zioten urteetan zokoratuta eta isilduta izan zen euskara berreskuratzeari. Prozesu garrantzitsua izan zen, eta Xamarrek lehenengo pertsonan bizi izan zuen. Oraingoan, bizitakoaren berri eman nahi izan du, Pamiela etxearekin argitaratu duen lan autobiografikoaren bitartez.

One Response to "“Etxera bidean” liburua aurkeztuko digu bihar Xamarrek"

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude