Datorren asteartean, abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, Asisko Urmeneta marrazkilari eta zuzendariaren lan berria aurkeztuko dugu Bilboko Kafe Antzokian: Sorgina, banaiz! dokumentala. Zenbat Gara elkarteak ekoizpenean lagundu duen ikus-entzunezko honek begirada kritiko eta berritzailea eskaintzen du Euskal Herriak historian pairatu dituen sorgin-ehizen inguruan, baita sorginaren mistifikazio zahar eta modernoez ere. Filma ikusi aurretik eta ostean Asiskorekin solastatzeko aukera izango dugu. 500 urteko gezurraren aurka Duela bost mende, 1525eko ekainaren 19an, Errege …Read More
Tag Archives: Asisko
57. Durangoko Azokan gaude
Hasi da Durangoko Azokaren 57. edizioa eta, ohi bezala, bertan dago Zenbat Gara elkartea. ERROA argitaletxearen erakustokia Landako gune barruko Artekaleko 45. zenbakian. Bertan aurkituko ditugu ERROAk argitaratutako azken liburuak, tartean aurten kaleratutako Amaiur! Libera State, Asiskok marraztua eta idatzia. Bihar, abenduaren 8an, aurkeztuko du Asiskok liburua, 11:30ean, Landakoko Talaia aretoan. Iaz aurkeztutako Bilbon Dabil Gabriel Aresti eta gainerako CD, DVD eta liburuak ere aurkituko ditugu bertan, Bilboko Konpartsen 2023ko …Read More
Xahori buruzko “AztiHitza” liburu BioGrafikoa aurkeztu du Asisko Urmenetak
Asisko Urmeneta marrrazkilariak AztiHitza liburua aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Agosti Xaho zuberotar pentsalari eta ekintzailearen bizitzari buruzko liburu BioGrafikoa marraztu du Urmenetak, Erroa argitaletxeak argitaratu du eta mugaz bi aldeotako euskaldunon elkarlanaren emaitza da, izan ere, Herrima kultura elkartearekin eta Atharratzeko Prefosta elkartearekin elkarlanean argitaratu da AztiHitza. Gaur arratsaldean jendaurreko aurkezpen hitzaldia eskainiko du Urmenetak, Kafe Antzokian, 19:00etan Erroa argitaletxeko ordezkari Xabier Monasteriok bi berbatan laburtu du liburua …Read More




