Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: Gabriel Aresti Kultura Elkartea

Aresti eta bere garaia gogora ekarriko ditugu Euskaltzaindian ostiraleko jardunaldian

Gabriel Aresti eta bere garaia ekarriko ditugu gogora urriaren 19an Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak antolatutako jardunaldian. “Hizkuntza biziberritzearen bidegileak: inguruabarrak (1960-1975)” titulupean, 60ko eta 70eko hamarkadak euskalgintzan zergatik eta zertan izan ziren erabakigarriak gogoratuko dugu. (Gabriel Aresti Kultura Elkartetik ekarria). Gazte belaunaldi batek hartu zien lekukoa garai bateko idazle eta kulturgileei, eta inguruabar horretan sortu ziren, besteak beste, gau-eskolak, ikastolen mugimendua, Anaitasuna aldizkaria, Lur argitaletxea, Ez Dok Amairu, …Read More

Arestiren “Euskal Harria” gogoan izango dugu gaur Euskaltzaindian #EuskalHarria

Urriaren 11n, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatuta, jardunaldi berezia izango dugu Euskaltzaindiaren egoitzan, Euskal Herria poema liburuak aurten 50 urte beteko dituela eta. Goizean hasi eta arratsaldera arte ekitaldi ugari izango dira bertan, eta bilbotar idazle eta euskaltzaina ondo ezagutu zuen jendea bilduko da, besteak beste, Xabier Kintana, Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Oskorri taldeko kideak -sei pieza joko dituzte-, eta Jon Kortazar. Gabriel Arestiren jardun poetikoa ulertzeko liburu …Read More

Gabriel Aresti BioGrafikoa argitaratu du ERROA argitaletxeak

Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa aurkeztu du gaur Erroa argitaletxeak, Adur Larrea artistak marraztu eta idatzitakoa. Gabriel Arestiren familiaren laguntza eta aholkularitza izan du Larreak eleberri grafikoa egiteko. Izan ere, bilbotar idazlearen izena eta bere lanak ezagutzera emateko Aresti idazlearen sendiak eta Zenbat Garak eratutako Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimena izan da biografia grafiko hau (Erroatik ekarria). Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea lan honetan, izan ere, biografia zehatz …Read More

Gabriel Arestiren “Harri eta herri” liburuaren edizio berria aurkeztu da

2014an 50 urte bete dira Gabriel Arestiren Harri eta herri argitaratu zela. Urteurrena ospatzeko, Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak -Gabriel Arestiren senideek eta Zenbat Gara elkarteak osatzen dutena- liburuaren edizio berri bat berrargitaratu dute: Harri eta herri, 50 urte. Gaur, abenduaren 4an, aurkeztu dute Bilboko Udaletxean. Ekitaldian, Meli Esteban alargunari eta Andere alabari, euskaltzainburuak Euskaltzaindiaren ikurra eman die. Aurkezpenean ekimena sustatu duten bi erakundeotako ordezkariak izan dira: Andres Urrutia …Read More