Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: zinea

Kneecap filmaren proiekzioak hasiera emango dio Pantailaldia ekimenari asteartean Kafe Antzokian

Maiatzaren 6an, Kneecap filma proiektatuko da, doan eta euskarazko azpidatziekin, Bilboko Kafe Antzokian. Aurretik, 19:40ean hasita, Pantailaldia ekimenaren aurkezpena eta DYMXN rapero irlandarraren emanaldi laburra izango ditugu eta, ondoren, 20:00etan, filma ikusi ahal izango da. Sarrera doan har daiteke sarrerak.kafeantzokia.eus webgunean eta Zenbat Gararen bulegoan. Irish Film Instituterekin elkarlanean, eta Filmin banatzailearekin egindako truke akordioari esker, KNEECAP filmaren doako emanaldia izango dugu Kafe Antzokian, euskarazko azpidatziekin, Era berean, Pantailak Euskaraz …Read More

“Ombuaren itzala” filmaren proiekzioa eta solasaldia Bihar Kafe Antzokian

Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzan oinarritutako Ombuaren itzala filma zuzendu du Patxi Biskert aktoreak, eta, azkenik Bilbon ikusteko aukera izango dugu 19:00etan Kafe Antzokian izango den emanaldian, (sarrera 3 euro). Auzolanean eta, besteak beste, Zenbat Gara elkartearen babesarekin ekoitzitako filma ikusteko eta, ondoren, Patxi Bisquert zuzendariarekin solastatzeko aukera izango dugu bihar. Zizurkilgo bertsolari eta olerkari handia, XIX. mendearen amaieran Argentinara joan zen gerra ihesi. Han, gautxoekin bizi eta bertako poesia …Read More

Zinema ikusezinarekin lankidetza

Urriaren 3an, osteguna, Zinema Ikusezina Jaialdiaren 5. edizioaren bukaera jaia ospatuko da Bilboko Alondegian 19:30ean,  Kultura Communication y Desarrollo “KCD”  Garapenerako Lankidetzako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta. KCDk gizarte eta kultur komunikazioa garapenerako tresna gisa sustatzea du helburu, eta Zinema Ikusezinaren bidez film sozialak bultzatu nahi ditu. Zenbat Gara kultur elkarteak ere parte hartu nahi du jaialdi honetan, eta ostegunean emango diren 8 sarietako bat Kafe Antzokiak emango du, Euskarazko ikus-entzunezko lan sozialari …Read More

IV. Nazioarteko Zinema Ikusezina babesten

IV. Nazioarteko Zinema Ikusezina ospatu da egunotan Bilbon. Amaiera ekitaldian izan gara, Kafe Antzokiak babestu du edizioa, zenbait filmen azpitituluak euskaratuz eta sari bat babestuz. Hemen dituzue gure ordezkari Xabier Monasteriok sari-banaketan esandakoak. Euskaraz egindako lan sozialik onenari aipamena, Kafe Antzokiak babestua izan da, saritutako No te comas el sur dokumentalaren izena eta lagina pantailan erdaraz ageri badira ere.