Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: irlandera

Amets Arzallusen eskutik “Miñan” liburuaren irlanderazko edizioaren aurkezpena larunbatean

Amets Arzallus idazleak, berak eta Ibrahima Baldek idatzitako “Miñan” liburuaren Deartháir Beag irlanderazko bertsioa aurkeztuko du maiatzaren 30ean (larunbata), 11:00etan, Kafe Antzokiko goiko solairuan. Idazlearen beraren ekimenez egindako itzulpena aurkeztuko da larunbatean, Bilboko Conradh na Gaeilge (Craobh Bilbo) eta Zenbat Gara elkarteen eskutik. Ekitaldia sarrera librekoa izango da, Kutxa Beltzaren aforoa bete arte. Ikasturtean zehar irlandako gaelikoa gurean ikasten aritu diren lagunak kurtsoaren bukaera ospatzeko baliatuko dute larunbata, izan ere, …Read More

Katalan eta irlandera klaseak gurean berriro 2025-2026 ikasturtean

Azaroan hasita, aurten berriro aukera izango dugu Bilbon hizkuntza oso interesgarri bi ezagutzeko Zenbat Gararen eskutik. Hurrenez hurren, katalana eta irlandera ikasteko aukera izango dugu, azaroan abiatuko diren ikastaroen bidez. Katalan eskolak aurten astelehen eta asteazken arratsaldeetan izango dira, azarotik ekainera; Irlandera, berriz, igande eguerdietan. Katalana eta irlandera, bi hizkuntza eta kultura lagun ditugu, bakoitza bere ezaugarriekin baina, euskarak bezala, urte luzez zapalkuntzari eta diglosiari aurre egindakoak. Bi hizkuntza hauek …Read More

Kneecap filmaren proiekzioak hasiera emango dio Pantailaldia ekimenari asteartean Kafe Antzokian

Maiatzaren 6an, Kneecap filma proiektatuko da, doan eta euskarazko azpidatziekin, Bilboko Kafe Antzokian. Aurretik, 19:40ean hasita, Pantailaldia ekimenaren aurkezpena eta DYMXN rapero irlandarraren emanaldi laburra izango ditugu eta, ondoren, 20:00etan, filma ikusi ahal izango da. Sarrera doan har daiteke sarrerak.kafeantzokia.eus webgunean eta Zenbat Gararen bulegoan. Irish Film Instituterekin elkarlanean, eta Filmin banatzailearekin egindako truke akordioari esker, KNEECAP filmaren doako emanaldia izango dugu Kafe Antzokian, euskarazko azpidatziekin, Era berean, Pantailak Euskaraz …Read More