Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: euskara jendea

Xamarrek Zaldiko Maldiko elkartearen “Lamien Urrezko Orrazia” saria jaso du

Urtero Iruñeko euskaldunen biltoki den Zaldiko Maldiko elkarteak banatzen duen  Lamien Urrezko Orrazia saria gure lagun eta lankide den Juan Carlos Etxegoien “Xamar” idazle eta irakasleak jaso du, euskararen aldeko lanean nabarmentzeagatik. Elkarteko kide guztien artean erabakita, pertsona edo talde baten lana omentzen du urtero Iruñeko talde euskaltzaleak aipamen honen bidez. Ostiral arrastian, umore eta giro onean egin zen ekitaldian, Zaldiko Maldiko elkartearen egoitzan ospatu zen sari banaketa. Bazkideen txalo artean …Read More

Mocconio Veroren hilarria aurkitu dute, euskaldunak aipatzen dituena

Euskara Jendea bideo dokumental sortarako lanean ari zirela, euskaldunak aipatzen dituen eta arrastoa galduta zegoen aintzinako Erromako hilarria aurkitu dute dokumentalgileek. “Vasconum et Vardulorum” (aintzinako euskal leinuak) erroldatu zituela dio Mocconius Verus izeneko tribunoaren lorpenak aipatzen dituen hilobi-inskripzioak. Erroman ez dute aurkitu, ordea, Louvre museoaren Parisko biltegi batean baino. Aipatua dugu aurretik Ibaizabal telebistako lagunek, Zenbat Gara elkartearekin elkarlanean Euskara Jendea liburuaren ikus-entzunezko egokitzapenean buru-belarri dabiltzala. Abenduan aurreratu ziguten sei …Read More