Aste honetan Tribuaren Berbak telebista saioak Bilbo izan du hizpide, “munduan euskaldun gehien dituen hiria”. Bertan Bilbo goiburupean osatu duten emanaldian botxoa eta euskara banantzen dituzten hainbat topiko desegin eta gure hiria euskararen iraganean, orainan eta geroan duen rol garrantzitsua nabarmendu dute Kike Amonarrizek aurkezten duen saioan. Besteak beste, Bertan Bilbo liburua idatzi duten Zuberogoitia anaiak, Euskaltzaindia, Euskararen Etxea , Harrapazank ekimena eta, noski, Kafe Antzokia eta Zenbat Gararen ekimenak aipatu …Read More
Tag Archives: bideoa
Ruper Ordorika kontzertuan gurean
Zaindu maite duzun hori kantua Euskaldunon EGUNKARIAren itxieraren ostean eta bidegabekeria hura gogoan hartuta idatzi zuela gogora ekarri zuen bart Ruper Ordorikak. Azkenaldion hautsak harrotu ditu Gasteizko legebiltzarreko hainbat parlamentarik kantu horrekin abestutako gabon kantak. Atzokoan, kantu horrek, lagun artean kantatuta, bere duintasuna berreskuratu zuen, bere itxieraren ostean Zaindu maite duzun hori leloa bere egin baizuen Kafe Antzokiak ere.
Kirmen Uribek “Mussche” bere nobela berriaren irakurraldia egin du gurean
Kirmen Uribek bere nobela berria bihar aurkeztuko du ofizialki eta ordurako dendetan egongo da Mussche eleberria, Susa argitaletxearen eskutik. Hala ere, gosegarri moduan, argitaratu aurretik Bilboko Kafe Antzokian pasarte zenbaiten jendaurreko irakurraldia egin du, Ander Lipus eta Miren Gaztañaga aktoreek lagunduta. Irakurraldi ederra eta hunkigarria izan da, zinez. Eskerrik asko, Kirmeni, aktoreei eta Susa argitaletxeko lagunei! Honela hasten da Mussche nobela: