Go to Top

Kirmen Uribek “Mussche” bere nobela berriaren irakurraldia egin du gurean

Kirmen Uribek bere nobela berria bihar aurkeztuko du ofizialki eta ordurako dendetan egongo da Mussche eleberria, Susa argitaletxearen eskutik. Hala ere, gosegarri moduan, argitaratu aurretik Bilboko Kafe Antzokian pasarte zenbaiten jendaurreko irakurraldia egin du, Ander Lipus eta Miren GaztaƱaga aktoreek lagunduta. Irakurraldi ederra eta hunkigarria izan da, zinez. Eskerrik asko, Kirmeni, aktoreei eta Susa argitaletxeko lagunei! Honela hasten da Mussche nobela:

Gernikako bonbardaketaren ondoren, haurrak babesean jartzeko erabakia sendotu egin zuen Jose Antonio Agirre Lehendakariak. 1937. urte hartan, maiatzetik ekainera bitartean, 19.000 haur atera ziren Bilboko portutik Europako hainbat herrialdetara bidean. Frantzian, Sobietar Batasunean, Britainia Handian eta Belgikan gorde ziren gehienak. Gurasorik gabe joan ziren erbestera, bakarrik, eurak laguntzeko gertu zeuden irakasle andana baino ez zutela bidaide.

 

, ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude