Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: aurkezpena

Xahori buruzko “AztiHitza” liburu BioGrafikoa aurkeztu du Asisko Urmenetak

Asisko Urmeneta marrrazkilariak AztiHitza liburua aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Agosti Xaho zuberotar pentsalari eta ekintzailearen bizitzari buruzko liburu BioGrafikoa marraztu du Urmenetak, Erroa argitaletxeak argitaratu du eta mugaz bi aldeotako euskaldunon elkarlanaren emaitza da, izan ere, Herrima kultura elkartearekin eta Atharratzeko Prefosta elkartearekin elkarlanean argitaratu da AztiHitza. Gaur arratsaldean jendaurreko aurkezpen hitzaldia eskainiko du Urmenetak, Kafe Antzokian, 19:00etan Erroa argitaletxeko ordezkari Xabier Monasteriok bi berbatan laburtu du liburua …Read More

Erroaren “Herrien mintzoa” bildumaren aurkezpena ostegunean Zirika gunean

Martxoaren 30ean, ostegunean, Herrien Mintzoa bilduma aurkeztuko du Erroa argitaletxeak Bilboko Zirika herri gunean. Aurkezpena 19:30ean izango da eta, bertan, Erroak bilduma horretan argitaratu dituen bi liburuak aurkeztuko dira: Beduino bat Karibe aldean (Mendebaldeko Sahara) eta Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak (Palestina). Aurkezpenean, Ali Salem Iselmu saharar idazlea, Xabier Monasterio Erroako editore eta itzultzailea eta Jabi Zabala kazetaria izango dira. Aurkezpenean, testu batzuk irakurriko dira, euskaraz eta hassanieraz, eta Ane Irazabal …Read More

Atzoko aurkezpenaren kronika

Atzo, hilak 12, Bilboko Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan, Gabriel Aresti kultura elkartea eta “Gabrielen lekua” sentikaria aurkeztu zituzten Zenbat Gara elkarteko kideek eta haiekin batera jardungo duten euskal kulturaren hainbat arlotako artistek. Aurkezpen horretan, Andoni EgaƱa bertsolaria, Xabier Monasterio idazlea, Oier Guillan antzerkigilea eta Rafa Rueda abeslaria izan ziren, baita Alain Urrutia margolaria ere bideokonferentziaren bidez, baina ezin izan ziren falta Gabriel Arestiren alarguna, Meli Esteban, eta bere alaba txikia, …Read More