Go to Top

Atzoko aurkezpenaren kronika

Atzo, hilak 12, Bilboko Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan, Gabriel Aresti kultura elkartea eta “Gabrielen lekua” sentikaria aurkeztu zituzten Zenbat Gara elkarteko kideek eta haiekin batera jardungo duten euskal kulturaren hainbat arlotako artistek. Aurkezpen horretan, Andoni Egaña bertsolaria, Xabier Monasterio idazlea, Oier Guillan antzerkigilea eta Rafa Rueda abeslaria izan ziren, baita Alain Urrutia margolaria ere bideokonferentziaren bidez, baina ezin izan ziren falta Gabriel Arestiren alarguna, Meli Esteban, eta bere alaba txikia, Andere Bihotz ere. Gainera, Gabrielen alabak eta alargunak prentsaurrekoan ezagutarazi zutenez, beraiek irakasle eta ikasle izan ziren beren aitaren eta senarraren izena daraman gure euskaltegian.

Albistea Hamaika Telebistan:

Prentsaurrekoan elkartearen helburuak azaldu ziren, eta helburu horiek Gabrielen bizitzan izandako hiru arlo nagusiak dira: bere euskaltasuna, unibertsaltasuna eta justiziaganako maitasuna. Horrez gain, elkarteak dituen lan esparruak azaldu zituzten, esaterako, idazlearen ondare idatzia sailkatzeko eta antolatzeko lana, haren idazlanak berrargitaratzea, eta berridatziak paperetik bestelako euskarrietara pasatzea teknologi berrien laguntzaz baliatuz, besteak beste.

Ekitaldia bukatzeko antolatzaileek jakinarazi zuten “Gabrielen lekua” sentikaria edo antzezlanaren aurre-estreinaldia Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean egingo dela urriaren 12an, eta estreinaldia urriaren 29an Bilboko Arriaga Antzokian izango dela. Eskerrak emanez eta estreinaldietara joateko gonbidapenarekin bukatu zen Gabriel Arestiren elkartearen lehenengo ekitaldia. Itxaropentsu agertu zen erakundea Gabrielen lanak euskaldun berriei zabaltzeko, eta Gabrielek euskaragatik eta euskal kulturagatik egin zuen lana beti gogoan izateko nahia aldarrikatu zuen Zenbat Gara elkarteak.

Kronika egilea: Álvaro Sánchez (Gabriel Aresti euskaltegiko 10.urratseko ikaslea)

Prentsan agerturiko aipamen batzuk:

, ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude