Bilbon diren bi katalan talde bildu dira bihar, Sant Jordi eguna dela bide, Kataluniako letrak eta musika gurera ekartzeko. Casal Bilbao eta Jaia eta Xerinola taldeek atzo aurkeztu zuten Kafe Antzokian biharko prestatu duten egitaraua. Zenbat Gararen laguntza izan dute egitaraua prestatzeko eta aurkezteko. Liburuak eguneko protagonista izanik, Albia inguruan izango den liburu-azokan izango duten erakustokian kataluniako liburuak izango dituzte salgai. Gainera, aste osoan, “Katalan literaturaren hamabi liburu nagusi” erakusketa …Read More
Assemblea EH-ren aurkezpena eta giza V erraldoia asteartean Bilbon
Kataluniako Assemblea Nacional Catalana erakundeak bere Euskal Herriko biltzarra aurkeztuko du irailaren 9an 20:00etan Bilboko Kafe Antzokian egingo duen ekitaldian. Aurretik, 18:30ean, Assemblea-k mundu osoko hainbat hiritan deitutako #votecatalonia deialdiari erantzunez, pertsonez osatutako V erraldoia irudikatzeko kontzentrazioa egingo da Done Bikendi kalean, Kafe Antzoki parean.
Komunikazio eta diseinu teknikaria behar da kultura, ekitaldi eta ikuskizunen arloan
Komunikazio arloan lan egiteko pertsona baten bila gabiltza. Hauek dira lanpostu horren eginkizunak eta horretarako eskakizunak:
“Keinuka mugaz gaindi” filmaren crowdfunding proiektua abian
Kurkuluxetan elkarteak, Kubako eta Euskal Herriko 20 eskolarekin batera, giza balioei buruzko filma egiteko Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño izeneko proiektua jarri du abian. Balio horiek gutxiesten diren mundu honetan, guztion artean mundu justu eta solidarioago baten aldeko apustua egin nahi dute egitasmo horren bidez. Egitasmo hori burutu ahal izateko, urriaren 16tik aurrera, Internet bidezko crowdfunding kanpainia jarriko dute abian. Filmaren protagonistak haurrak izango dira. Kurkuluxetan elkarteak …Read More
Zinema ikusezinarekin lankidetza
Urriaren 3an, osteguna, Zinema Ikusezina Jaialdiaren 5. edizioaren bukaera jaia ospatuko da Bilboko Alondegian 19:30ean, Kultura Communication y Desarrollo “KCD” Garapenerako Lankidetzako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta. KCDk gizarte eta kultur komunikazioa garapenerako tresna gisa sustatzea du helburu, eta Zinema Ikusezinaren bidez film sozialak bultzatu nahi ditu. Zenbat Gara kultur elkarteak ere parte hartu nahi du jaialdi honetan, eta ostegunean emango diren 8 sarietako bat Kafe Antzokiak emango du, Euskarazko ikus-entzunezko lan sozialari …Read More
Diada eguneko bideoa
Irailaren 11n, iragarri bezala, Diada eguna ospatu genuen Bilbon bizi diren katalanekin. Albian, elkarri eskua emanda, lorategi osoari buelta eman genion, Via Catalana deialdiarekin distantzian bat eginez, bideo eder honetan ikusten den moduan. Giza-kateaz gain, bertsoak, cava eta Kafe Antzokian kantaldia izan genituen katalan lagunekin.
Kurdistango ordezkariak Zenbat Garan bisitari
Kurdistandik Euskal Herria ezagutzera etorritako ordezkaritza instituzional batek geldialdia egin du gurean aste honetan. Hizkuntzaren berreskurapenean oso interesatuta, Zenbat Gararen planteamenduak eta lan arloak ezagutzeko gogo handia erakutsi dute. Guri, berriz, hango errealitatea beraien eskutik ezagutzeko aukera eman digu bisitak. Duela hilabete batzuk Newroz egunean Kurdistango egoera ezagutzeko parada izan genuen Azad Kanjo eta Urtzi Urrutikoetxearen eskutik. Oraingoan euskal kazetariak Turkiaren menpeko Dyarbakir inguruko udalerrien mankomunitateko ordezkariak ekarri dizkigu. Ahmed …Read More
Urtebetetze festa gogoangarria Fermin Muguruzarekin
Egundoko jaia izan zen larunbateko Fermin Muguruzaren kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. Bere musika ibilbidearen 30 urteak ospatzen ari den No more tour biran geldialdi berezia egin zuen Bilbon. Izan ere, bere 50. urtebetetzea ospatu zuen apirilaren 20an, lagunez inguratuta, bere etxetzat duen Kafe Antzokian. Kontzertua baino gehiago, festa bilakatu zen gaua, gau magikoa. Egunotan esana zuen Ferminek egunkari batean: “Bilboko Kafe Antzokia kontzertuak emateko nire lekurik gustokoena da Euskal Herrian …Read More