Bilbon diren bi katalan talde bildu dira bihar, Sant Jordi eguna dela bide, Kataluniako letrak eta musika gurera ekartzeko. Casal Bilbao eta Jaia eta Xerinola taldeek atzo aurkeztu zuten Kafe Antzokian biharko prestatu duten egitaraua. Zenbat Gararen laguntza izan dute egitaraua prestatzeko eta aurkezteko.
Liburuak eguneko protagonista izanik, Albia inguruan izango den liburu-azokan izango duten erakustokian kataluniako liburuak izango dituzte salgai. Gainera, aste osoan, “Katalan literaturaren hamabi liburu nagusi” erakusketa ikusgai izango da larunbatera arte Kafe Antzokiko eraikinaren 4. solairuan (Zenbat Gara elkartean, Done Bikendi, 2).
Musika ere izango dugu bihar protagonista: 20:00ean, “Nova Canço” mugimendua eta Euskal Herriarekin izan zuen harremana ezagutzera emateko hitzaldia, Casal Bilbaoko Basili Rodriguezen eskutik. 21:30ean kontzertua izango da, Ze esatek! gipuzkoarrek eta Zoo valentziar taldeak eskainiko dutena, eta, ondoren, DJ Bull euskalduna eta DJ OGT katalana arituko dira.
Bilbo Hiria irratian izan dira gaur bi taldeotako ordezkariak, hemen entzun dezakegunez, Xabier Monasteriorekin biharko egitarauaz solasean.
Utzi erantzuna