Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: ehu

Bilbo Hiria irratiko ZIENTZIALARI irratsaioaren 10 urteak ospatzeko zuzeneko berezia martxoaren 11n

Datorren asteazkenean, martxoaren 11n, Bilbo Hiria irratiak ZIENTZIALARI irratsaioaren jendaurreko emankizun berezia egingo du zuzenean, 18:30ean, Kafe Antzokian, irratsaioaren 10 urteak ospatzeko. EHUko Kultura Zientifikoko katedrak eta Zenbat Gara elkarteak 2015ean abiatu zuten elkarlanean zientzia dibulgazioa euskara hutsez egiten duen ekimena, saioaren hasierako lokuzioak dioen moduan, “zientzia gizarteratu eta haren balio, historia eta lorpen nagusiak hedatzeko” helburuarekin. 2015eko azaroan aireratu zen ZIENTZIALARI irratsaioaren lehendabiziko saioa, Xabier Monasteriok gidatu zuen hasierako …Read More

“Gizartea eta artea haur eta gazte literaturan” liburua aurkeztu du Erroak

Gizartea eta artea haur eta gazte literaturan liburua aurkeztu du gaur Erroa argitaletxeak. Artikulu bilduma da liburu hau, iaz Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako azken kurtsoan ibilitako zazpi ikaslek idatzitako zazpi azterlanena, eta euren bikaintasunagatik aukeratu ditu edizioa koordinatu duen Jon Kortazar literatura irakasleak. Bilboko Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan Erroa argitaletxeko editore Xabier Monasteriok azaldu duenez, haur eta gazte literaturan eragina duten gaiak dira artikuluotan aztertutakoak, eta bi …Read More