Maiatzaren 6an, Kneecap filma proiektatuko da, doan eta euskarazko azpidatziekin, Bilboko Kafe Antzokian. Aurretik, 19:40ean hasita, Pantailaldia ekimenaren aurkezpena eta DYMXN rapero irlandarraren emanaldi laburra izango ditugu eta, ondoren, 20:00etan, filma ikusi ahal izango da. Sarrera doan har daiteke sarrerak.kafeantzokia.eus webgunean eta Zenbat Gararen bulegoan. Irish Film Instituterekin elkarlanean, eta Filmin banatzailearekin egindako truke akordioari esker, KNEECAP filmaren doako emanaldia izango dugu Kafe Antzokian, euskarazko azpidatziekin, Era berean, Pantailak Euskaraz …Read More
Tag Archives: musika
“Dena ez da futbola” eta Jose Delgado + Dangiliske gaur Kafe Antzokian, Venezuela Bertaratzen
Venezuelako kontsulatuak eta Zenbat Gara elkarteak antolatuta, Venezuela bertaratzen ekitaldia ospatuko da azaroaren 9an Kafe Antzokian. 19:30etik aurrera, Kurkuluxetan elkarteak “Dena ez da futbola” euskal-venezuelar haur koprodukzioa aurkeztuko du, eta ondoren Jose Delgado kantautore venezuelarrak eta Dangiliske euskal taldeak zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte. “Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño” filmaren ostean, Zenbat Gara elkartearen ekimena den Kurkuluxetan elkarteak genero berdintasuna eta adiskidetasunari buruzko film bat grabatu du. “Dena …Read More
Sant Jordi egunez, Kataluniako letrak eta musika gurean
Bilbon diren bi katalan talde bildu dira bihar, Sant Jordi eguna dela bide, Kataluniako letrak eta musika gurera ekartzeko. Casal Bilbao eta Jaia eta Xerinola taldeek atzo aurkeztu zuten Kafe Antzokian biharko prestatu duten egitaraua. Zenbat Gararen laguntza izan dute egitaraua prestatzeko eta aurkezteko. Liburuak eguneko protagonista izanik, Albia inguruan izango den liburu-azokan izango duten erakustokian kataluniako liburuak izango dituzte salgai. Gainera, aste osoan, “Katalan literaturaren hamabi liburu nagusi” erakusketa …Read More
Gabrielen LEKUA ikuskizunari buruz
Asteazkenean aurkeztu genuen jendaurrean Gabriel Aresti kultura elkartea, eta berarekin batera, urritik aurrera taularatuko den Gabrielen Lekua sentikaria ere aurreratu genuen. Bada, aurkezpenaren kronikan azaldu denaz gain, hemen dituzue ikuskizun honen inguruko informazio gehiago: Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea du helburuz sentikari honek. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izango da; beste batzuentzat deskubrimendua. Arestiren lekuak hartu ditugu horretarako ardatz. Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea… euskal literatura, euskal kultura… Eta …Read More