Abenduaren 15a da, eta gaur 30 urte betetzen dira Kafe Antzokiak ateak zabaldu zituela Bilbon. Horrekin batera badira, halaber, 30 urte Gabriel Aresti euskaltegia eta Zenbat Gara elkartearen gainerako jarduerak hasi zirela lanean Done Bikendi kalearen 2an, eraikin osoa zinezko euskararen etxea bihurtuta. Egunotan ospatzen ari gara efemeridea, atzo hasita, izan ere, urteotan Zenbat Garan aritu garen ehunka lagunen arteko topaketa egin genuen igandean, eguerdian hasita, fanfarreak, txistulariak eta trikitilariak …Read More
Zenbat Garak antolatutakoak eta era batean edo bestean esku hartzen dugun ekimenak
Biharko manifestazioarekin bat: Erdalduntze makina gelditu behar dugu!
Erdalduntze makina gelditzeko Guka ekimenak egindako deiarekin bat eginez, bihar, abenduaren 3an, Bilboko Plaza Eliptikotik 19:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartuko du Zenbat Gara elkarteak. Badira hainbat urte gure elkartean lanean ari garela jendea euskarara hurbilarazteko, irakasteko, erabilarazeko, motibatzeko, gozatzeko eta gozarazteko. Era berean, euskaldunoi, gure buruei eta gainerako euskara jendeei, euskaraz aritzeko aukerak, tresnak, uneak eta guneak sortzen eta indartzen ari garela, baina ez da nahikoa, gure ahaleginen kontra …Read More
Asisko Urmenetaren “Sorgina, banaiz!” filmaren estreinaldia Bilbon abenduaren 2an
Datorren asteartean, abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, Asisko Urmeneta marrazkilari eta zuzendariaren lan berria aurkeztuko dugu Bilboko Kafe Antzokian: Sorgina, banaiz! dokumentala. Zenbat Gara elkarteak ekoizpenean lagundu duen ikus-entzunezko honek begirada kritiko eta berritzailea eskaintzen du Euskal Herriak historian pairatu dituen sorgin-ehizen inguruan, baita sorginaren mistifikazio zahar eta modernoez ere. Filma ikusi aurretik eta ostean Asiskorekin solastatzeko aukera izango dugu. 500 urteko gezurraren aurka Duela bost mende, 1525eko ekainaren 19an, Errege …Read More
Administrari baten bila gabiltza idazkaritza-lanetarako
Administrari baten bila gabiltza Gure elkartearen eta euskaltegiaren idazkaritza-lanetarako administrari/bulegari bat kontratatu nahi dugu. Pertsona dinamiko, antolatu eta euskaltzale baten bila gabiltza, besteak beste, gure ikasleen eta irakasleen eguneroko kudeaketan laguntzeko. ZEREGIN NAGUSIAK Hautatutako pertsonak euskaltegiko administrazio-lan ohikoak kudeatuko ditu: Antolaketa eta Kudeaketa: Agenda, bilerak, dokumentuak, fakturak eta bestelakoak antolatzea. Komunikazioa: Komunikazio idatziak eta ahozkoak (gaztelania baloratuko da). Bezero eta erabiltzaileekiko arreta. Dokumentazioa: Dokumentazio ofizialaren tratamendua (eskaerak, ziurtagiriak, fakturak, etab.). …Read More
Katalan eta irlandera klaseak gurean berriro 2025-2026 ikasturtean
Azaroan hasita, aurten berriro aukera izango dugu Bilbon hizkuntza oso interesgarri bi ezagutzeko Zenbat Gararen eskutik. Hurrenez hurren, katalana eta irlandera ikasteko aukera izango dugu, azaroan abiatuko diren ikastaroen bidez. Katalan eskolak aurten astelehen eta asteazken arratsaldeetan izango dira, azarotik ekainera; Irlandera, berriz, igande eguerdietan. Katalana eta irlandera, bi hizkuntza eta kultura lagun ditugu, bakoitza bere ezaugarriekin baina, euskarak bezala, urte luzez zapalkuntzari eta diglosiari aurre egindakoak. Bi hizkuntza hauek …Read More
Euskaraz beteriko Aste Nagusia izango dugu ALGARA konpartsan
2025eko Aste Nagusia hasteko 12 egun besterik ez dira falta eta, prestaketekin buru-belarri ari garen bitartean, hemen aurkezten dizuegu gure aurtengo egitaraua. Berriro, Algara Konpartsaren karpapean euskarazko ekitaldiz eta talde eta artista euskaldunez osatu dugu ekitaldi sorta oparoa, euskaldun ororen gozagarri. Batetik egunez eta, bestetik, gauez egongo diren ekitaldiak banatu ditugu, kartelean, nork bere gustuko tarteari hobeto erreparatzeko. Egunez egun, hauek izango ditugu gure Filibusti txosnan: Eguneko egitaraua Astelehena 18 (EUSKARA …Read More
BIRA kulturguneari esker ona eta elkartasuna
Zenbat Gara elkartetik, gure aitortza eta esker ona adierazteaz gain, elkartasuna eta babesa helarazi nahi diogu Bilboko BIRA kulturguneari, ekimenak bizi duen egoera estua dela eta, orain arte bezala ezin izango duela jarraitu ezagutzera eman den egun honetan. Aitortza eta esker ona lehenik, izan ere, azken urteotan Erronda kaleko kultura ekimen txiki-erraldoi honek Bilboko kultura panoramari sekulako ekarpena egin dio, euskaratik eta euskaraz egiten denari erabateko lehentasuna emanda. Zazpikaleek premia …Read More
Egitarau oparoa “50 urte Gabriel Aresti ba(GA)rik” lelopean, Arestiren 50. urteurrenaren bueltan
Gaur Gabriel Aresti Segurola idazlea hil zela 50 urte betetzen dira eta, urteurren seinalatu honen inguruan, ekainean hasi eta urte bukaerara arte, 50 urte Gabriel Aresti ba(GA)rik lelopean, egitarau oparoa prestatu dugu, elkarlanean, lau elkarteren artean, hainbat instituzioren babesarekin. Lau elkarte sustatzaileok Euskaltzaindia, Gabriel Aresti Kultura Elkartea, EHUko Gabriel Aresti Katedra eta Bilboko Koral Elkartea gara eta ekainerako prestatu ditugun ekitaldien artean jardunaldi akademikoak, liburu argitalpenak eta aurkezpenak, kontzertuak eta …Read More
“Etorkizuneko erronkei” begira jaso du Zenbat Garak Ibilbideari Elkar Saria
Poza eta esker ona uztartuta jaso du gaur arratsaldean Zenbat Gara elkarteak Elkar Fundazioak ematen duen Ibilbideari Elkar Saria. Bilboko Kafe Antzokian bertan jaso du saria ekitaldi hunkigarrian, euskararen eta euskal kulturaren alde egindako hamarkadetako lan oparoa aitortu dio fundazioak Bilboko elkarteari. Zenbat Garari Ibilbideari Elkar Sariaz gain, gaurkoan Proiektuari Elkar Saria ere banatu da. Kultur egitasmo bat martxan jarri, edo aurretik martxan den baten garapenerako laguntza emateko xedea duen …Read More
Ekuadorreko kitxua eta Kanadako cree hiztunak gurean
Ekuadorretik etorritako kitxua hiztun taldea hurbildu zaigu irratira, Garabide elkartearen eskutik. Hizkuntzaren biziberritze lanetan dabiltzan ekintzaileak dira, euskaldunon esperientziatik ikasi nahi dutenak eta, besteak beste, Bilbon egin dute geldialdi bat, Zenbat Garan zer eta nola egiten den ikasteko. Garabideko Joanes Igeregik azaldu dizkigu talde honen nondik-norakoak, quechua eta kitxua artean dauden ezberdintasunez jardun dugu eta haien asmoak zeintzuk diren azaldu digu. Ondoren, euretako bakoitzak bere burua aurkeztu du, kitxueraz eta …Read More











