Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: Gabrielen lekua

Gabrielen LEKUA CD-liburua aurkeztu dugu

Gabrielen Lekua ikuskizunaren ostean, Gabriel Aresti kultura elkartea haren goiburu bereko disko-liburua aurkeztera dator, Erroa argitaletxeak argitara atera duen liburuaren bidez. Durangoko Azokan salgai izango da liburua, Zenbat Gararen erakustokian (Goienkale 31-32). Disko-liburu honek izen bereko sentikaria dauka iturburu, baina ez da gauza bera, inondik ere. Nolabait esan, haren ondorioa eta oihartzuna dela esan genezake, eta sentikaria ikusi duenarentzat, haren osagarria eta oroigarria ere bai, agian. Hemen aurkituko dugu sentikarian …Read More

Norentzat sortzen du poetak? (Gabrielen Lekuaz)

Sentikariek, bertsolariek legez, erraz asko egin dezakete poto, onanismoa praktikatzen duenak berak soilik gozatzen duelako.  Zorionekoak gu, hortaz, Gabriel Arestiren omenez, edo haren izenean, sortu den lanak errima dotore askoa lortu duelako. Zazpi lagun izan dira taula gainean, eta, sormenaren teoriak dioen legez, nahasteak ekarri du berrikuntza. Olerkia, irudia, musika, bertsoa eta antzerkia oratu eta, denek bat eginda, Gabriel Arestiren, baina ez bakarrik haren, artearen goraipamen sutsua oholtzaratu dute, sabeletik, …Read More

Gabrielen LEKUA sentikariaren estreinaldia urriaren 29an

Datorren asteko asteartean, urriaren 29an, estreinatuko da Arriaga antzokian Gabrielen Lekua sentikari edo ikuskizuna. Hainbat artistaren azken hilabeteotako lanaren emaitza den ikuskizun anitz hau ikusi ahal izango dugu goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak eros daitezke daborduko Interneten, Arriagako txarteldegian eta Zenbat Gara elkartearen bulegoan (Done Bikendi 2, 4. solairuan), bulego ordutegian. Ekainean aurkeztu genuen Gabriel Aresti kultura elkarteak ekoitzitako ikuskizuna dugu Gabrielen Lekua. Estreinaldiaren eta sentikariaren inguruko informazio guztia …Read More

Gabrielen LEKUA ikuskizunari buruz

Asteazkenean aurkeztu genuen jendaurrean Gabriel Aresti kultura elkartea, eta berarekin batera, urritik aurrera taularatuko den Gabrielen Lekua sentikaria ere aurreratu genuen. Bada, aurkezpenaren kronikan azaldu denaz gain, hemen dituzue ikuskizun honen inguruko informazio gehiago: Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea du helburuz sentikari honek. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izango da; beste batzuentzat deskubrimendua. Arestiren lekuak hartu ditugu horretarako ardatz. Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea… euskal literatura, euskal kultura… Eta …Read More

Atzoko aurkezpenaren kronika

Atzo, hilak 12, Bilboko Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan, Gabriel Aresti kultura elkartea eta “Gabrielen lekua” sentikaria aurkeztu zituzten Zenbat Gara elkarteko kideek eta haiekin batera jardungo duten euskal kulturaren hainbat arlotako artistek. Aurkezpen horretan, Andoni Egaña bertsolaria, Xabier Monasterio idazlea, Oier Guillan antzerkigilea eta Rafa Rueda abeslaria izan ziren, baita Alain Urrutia margolaria ere bideokonferentziaren bidez, baina ezin izan ziren falta Gabriel Arestiren alarguna, Meli Esteban, eta bere alaba txikia, …Read More