Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzan oinarritutako Ombuaren itzala filma zuzendu du Patxi Biskert aktoreak, eta, azkenik Bilbon ikusteko aukera izango dugu 19:00etan Kafe Antzokian izango den emanaldian, (sarrera 3 euro). Auzolanean eta, besteak beste, Zenbat Gara elkartearen babesarekin ekoitzitako filma ikusteko eta, ondoren, Patxi Bisquert zuzendariarekin solastatzeko aukera izango dugu bihar.

Zizurkilgo bertsolari eta olerkari handia, XIX. mendearen amaieran Argentinara joan zen gerra ihesi. Han, gautxoekin bizi eta bertako poesia ezagutu zuen. Europan argentinar sentitzen zen, eta Argentinan euskaldun. “Ombua” izeneko zuhaitzak inspiratu zuen, emigrantearen malenkoniaren ikur bihurtuta. Buenos Airesen euskara irakatsi zuen Laurak Bat euskal etxean. Euskal Herrira itzuli eta Kubako gerrako soldaduei gorazarre egin zieten bertsoak idatzi zituen.
Kuban zauritutako soldaduak zaintzen zituen neska bat ezagutu eta maitemindu egin zen. Bere sorterrian itota sentitu eta Argentinara itzuli zen familiarekin. Han, ombu zaharraren itzalpean aurkitu zuen bakea Pehuajon. Argentinan hiru alaba gehiago izan zituen. Euskal-amerikar sentitzen zen, eta Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxearen inaugurazioan hitzaldi sutsua eman zuen. Gau batez, Zazpiak Bat-en metafora sortu zuen oihal bat zazpi zatitan moztuta.
Bere azken olerkia Argentinaren independentziaren mendeurrenari eskaini zion. Liberal-fueristatik nazioarteko errepublikano konbentzitu bilakatu zen. 53 urterekin hil zen Argentinan, ombuaren itzalpean atseden hartuz, José Hernándezek bezala, “arrazoiaren jabe” zirenen aurka kantatuz.
Pertsonaia bitxi honen bilakaera politikoa eta pertsonala islatzen du Patxi Bisquertek zuzendutako film honek, Ombuaren itzala izenekoak. Auzolanean egina eta finantzatua izan da filma, Biharko proiekzioaren ostean proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dugu zuzendariaren ahotik.


Utzi erantzuna