Go to Top

Komunikazio eta diseinu teknikaria behar da kultura, ekitaldi eta ikuskizunen arloan

Komunikazio arloan lan egiteko pertsona baten bila gabiltza. Hauek dira lanpostu horren eginkizunak eta horretarako eskakizunak:

EGINKIZUNAK:

  • Enpresaren webguneetan edukiak erredaktatu, argitaratu eta kudeatzea.
  • Edukien hedapena, kontaktuen kudeaketa eta sare sozialetan elkarrizketak: Facebook, Twitter, Google+ eta Youtube kanala.
  • Email marketing kanpainien diseinua, sorkuntza eta kudeaketa.
  • Komunikazio atalen diseinua eta sorkuntza, euskarri fisiko zein sareko euskarrietarako: bannerrak, argazkien moldaketa digitala, karteleria, flyerrak, eskupaperak…
  • Enpresaren bezeroen datu-baseen kudeaketa
  • Hedabideei eta publikoari informazioa zabaltzea. Hedabide planak sortzea eta publizitatea kontratatzea.
  • Ekitaldi pribatuak zein publikoak egiteko laguntzailea.

EZINBESTEKO ESKAKIZUNAK:

  • Euskaraz zein gaztelaniaz komunikaziorako ondo idazteko gaitasun egiaztatua.
  • WordPressen oinarritutako webguneen sorkuntzan eta kudeaketan eskarmentua (plataformaren eta txantiloi sistemaren ezagutza).
  • Diseinu grafiko eta maketazio ezagutzak: Adobe Illustrator, Indesign eta Photoshop.
  • Kazetaritza ezagutza: prentsa oharren idazketa, hedabide planen prestaketa, prentsaurrekoak, elkarrizketak…
  • Ofimatika programen (Excel, Word, Access) eta Google tresnen (Gmail, Drive…) ezagutza.
  • Sare sozialetan eta web multimedia arloan esperientzia.

KONTUAN HARTUKO DA:

  • Komunikatzeko, kudeatzeko eta sektorearen gaurkotasuna jarraitzeko gaitasuna
  • Musika eta kultura industriaren sektorean zein hedabideetan eskarmentua.
  • Euskalgintzaren ezagutza eta euskaltzaletasuna
  • Euskal eta nazioarteko musika panoramaren ezagutza eta zaletasuna.
  • Presiopean eta lehentasunezko hainbat zeregini aurre egiteko gaitasuna.
  • Bideo edizio programen eta bideo digital formatuen ezagutza.
  • HTML5 lengoaiaren eta CSS3 estiloen ezagutza eta eskarmentua
  • Sistema eragileen (Windows, MacOS), hardwarearen eta egungo teknologiaren ezagutza
  • Sare informatikoen ezagutza (LAN, WI-FI).
  • Web kudeaketa eta analisirako tresnen ezagutza: Analytics, Adwords, SEO…
  • E-posta kanpainien sorkuntzan eta kudeaketan eskarmentua (Mailchimp, Aweber etc…).
  • Ingelesa eta beste hizkuntza batzuk ezagutzea.

Interesa duenak proposamena eta curriculum-a e-postaz bidali dezake [email protected] helbidera. Ez dira kontutan hartuko externalizazio proposamenak eta ez dira erantzungo ez aukeratutakoen mezuak.