Go to Top

“Euskarafobiaren suntsitze-estrategiaren aurrean matxinatu!”, ALGARAren aurtengo gaia Aste Nagusian

(Algararen webgunetik ekarria) Gure txosnaren aurtengo motiboan euskararen aurkako erasoez ohartu eta horien aurrrean matxinatu beharra nabarmendu dugu, ohi bezala, Asiskoren esku trebeek lagunduta.

Euskarafobia ez da kontu berria, kate luzea duen suntsitze-estrategia baten adibide asko bizi izan ditugu euskaldunok historian. Gaur egungo euskararen aurkako erasoak, epaiak eta hizkuntza-politika suntsitzaileak aspaldi izan zuten abiapuntua, eta aurtengo gure motiboan hori islatu nahi izan dugu. Nora garamatza estrategia horrek? Bada, gure desagerpenera, euskaldunok tinko aurre egin ezean.

Azken garaiotan (ere) hainbat eta hainbat eraso jasan ditugu euskaraz bizi nahi dugun euskaldunok. Euskara jomugan jarri eta komunikabide batzuen eta epai batzuen bidetik euskara sistematikoki gutxietsia eta baztertua izaten ari da, kasuala ez den estrategia baten barruan. Horrela, epaitegietatik osakidetzako lanpostuetarako oposizioetan edo udaltzain izateko baldintzetan, esaterako, euskara eskatzearen eta euskara jakin behar izatearen aurkako erabaki judizialek gogor eragin digute.

Nola da posible herritarrontzat lan egin beharko lukeen administrazioak herritarren eskubideen aurka egitea? Bide horretan ebazten den epai bakoitzak ez du soilik euskararen aurka egiten, euskaldunon, herritarron aurkako eraso zuzena baita.

-1772: Carlos III.ak eskoletan euskara debekatu
-1867: Espainiako gorteek antzezlanetan euskara debekatu
-1923: Primo de Riverak euskara debekatu ekitaldi publikoetan
-1937: Euskaraz hitz egitea debekatu zuen Frankoren diktadurak.
-2003: Espainiako auzitegi nazionalak EUSKALDUNON EGUNKARIA itxi zuen
-2023: Euskararen ofizialtasunaren aurkako epai andana

Horrela jarraituz gero, laster…

Epaileek zerbitzu publikoetan euskaraz egiteko eskubidea kendu
Eskoletan euskaraz egitea debekatu
Euskaraz hitz egitea debekatu

Atzar hadi, euskaldun hori!

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude