Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: aire ahizpak

Aire ahizpek “Bidexka” diskoa aurkeztuko dute Bilbon kantu bazkarian

Urtarrilaren 31n, larunbatarekin, Urepeletik Bilbora hurbilduko dira Aire ahizpak euren estreinako diskoa Kafe Antzokian aurkezteko.  Ordu batean hitzaldi musikatua eskainiko dute eta 14:30ean hasiko den kantu bazkarian zuzenean arituko dira Bidexka diskoko abestiak eskaintzen. Kantu bazkarirako sarrera 25€ kostatuko da eta Zenbat Gararen bulegoan, Kafe Antzokiko barran edo salmenta telematikoko gunean erosi ahal izango da. Abenduan argitaratu zuen Erroa argitaletxeak Bidexka diskoa, baxenafar abeslari hauen lehenengo CDa. Durangoko Azokan aurkeztu …Read More

Aire Aizpen “Bidexka” diskoa, Erroaren eskutik

Aire ahizpen lehendabiziko diskoa, Erroa argitaletxearen estreinakoa ere baduguna, aurkeztuko dugu larunbatean, abenduaren 6an Durangoko Azokan. Larunbat eguerdian Azoka Telebistan izango dira, 12:00etan, “Bidexka” CDaren aurkezpena egiten eta kantu batzuk zuzenean jotzen. Ekoizpen honek Soinu eta Doinu bilduma zabaldu du, eta Erroaren liburu berriekin batera aurkitu ahal izango duzue Zenbat Gara elkartearen erakusmahaian (Goienkale 73-74), 10 euroan. Hemen duzue CDari buruzko informazioa, singlea, bideoa eta datu teknikoetarako lotura. Zaila zaie, …Read More