Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek, beren seme Mikelekin batera, Urbeltzen Dantza Ganbara proiektuari eman zioten hasiera 1998ko urriaren 28an. Datorren asteazkenean, azaroaren 7an saio berria izango dugu Bilboko Kafe Antzokian, estreinakoa Marian Arregi zendu zenez geroztik. Urbeltztarrena proiektu aurrendaria izan da dantza sozializatzeko azken urteetan egon den mugimenduan, izan ere, 20 urte hauetan, hilero-hilero, dantzarako plaza bilakatu dute Kafe Antzokia, doako saio irekian, jendearen parte hartzea eta dantzazaletasuna sustatzeko …Read More
Tag Archives: dantza
Gipuzkoako urrezko domina Juan Antonio Urbeltzentzat
Juan Antonio Urbeltz dantza eta folklore ikertzaileak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina. Gaur goizean Diputatuen Kontseiluan Foru Aldundiak ematen duten errekonozimendu gorena Urbeltzi ematea erabaki dute, honek egindako “ekarpen emankor eta aberatsagatik”. Marian Arregik, Juan Antonio Urbeltzekin batera musika tradizionalaren arloan egindako lana ere goraipatu nahi izan dute Foru Aldunditik, folklorearen ikerkuntzan urte luzez egindako ekarpenak bien eskuetan jarrita. Azken 20 urteotan Bilboko Kafe Antzokian bidelagun izan ditugu Juan Antonio eta …Read More