Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: ueu

“Euskaltzaletasuna eta Feminismoa” ikastaroa Kafe Antzokian

Urtarrilean hasita, bost saioko ikastaroa antolatu dute elkarlanean UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakin aldizkariak, Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu goiburupean. Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkargune eta harremanez jardungo du ikastaroak, eta, bakarka nahiz solasaldian, zazpi hizlariri egingo die lekua, urtarriletik maiatzera, Bilboko Kafe Antzokian: Idurre Eskisabel Larrañaga, Lorea Agirre Dorronsoro, Saioa Iraola Urkiola, Jaime Altuna Ramirez, Aizpea Otaegi Mitxelena, Itziar Gandarias Goikoetxea eta Amelia …Read More

Biki Belategi UEUk eta Zenbat Garak antolatutako “Elikatze kontzienteaz” hitzaldian

Joan den ostegunean, ekainak 11, Biki Belategi adituak jateari eman beharreko garrantziaz hitz egin zigun Kafe Antzokian, UEUk eta Zenbat Garak antolatutako “Elikatze kontzientea” izenburuko hitzaldian. Gure mahaietara iritsi aurretik kilometro gutxi egin dituzten elikagaiak aukeratzeko aholkatu zigun, sasoian sasoikoak eta bertokoak. Izan ere, azaldu zuenez, naturak badaki garai bakoitzerako non zer ekoitzi. Halaber, jatorduak patxadan, kontzienteki egitearen garrantzia azpimarratu zuen: platerean dugunari begiratu, ondo dastatu eta batez ere, gorputzak eskatzen diguna …Read More