Go to Top

Biki Belategi UEUk eta Zenbat Garak antolatutako “Elikatze kontzienteaz” hitzaldian

Joan den ostegunean, ekainak 11, Biki Belategi adituak jateari eman beharreko garrantziaz hitz egin zigun Kafe Antzokian, UEUk eta Zenbat Garak antolatutako “Elikatze kontzientea” izenburuko hitzaldian. Gure mahaietara iritsi aurretik kilometro gutxi egin dituzten elikagaiak aukeratzeko aholkatu zigun, sasoian sasoikoak eta bertokoak. Izan ere, azaldu zuenez, naturak badaki garai bakoitzerako non zer ekoitzi. Halaber, jatorduak patxadan, kontzienteki egitearen garrantzia azpimarratu zuen: platerean dugunari begiratu, ondo dastatu eta batez ere, gorputzak eskatzen diguna jan, telebistarik gabe, eserita eta aurrean dugunari begira.

Astelehenean, hilak 15, beste hitzaldi bat izango dugu UEU eta Zenbat Gararen eskutik: Iraitz Madariaga kazetaritzan lizentziatua eta komunikazioan aditua sare sozialek egungo bizimoduan hartu duten rolaz arituko zaigu, 18:30ean Kafe Antzokian.

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude