Go to Top

Blog Archives

Biki Belategi UEUk eta Zenbat Garak antolatutako “Elikatze kontzienteaz” hitzaldian

Joan den ostegunean, ekainak 11, Biki Belategi adituak jateari eman beharreko garrantziaz hitz egin zigun Kafe Antzokian, UEUk eta Zenbat Garak antolatutako “Elikatze kontzientea” izenburuko hitzaldian. Gure mahaietara iritsi aurretik kilometro gutxi egin dituzten elikagaiak aukeratzeko aholkatu zigun, sasoian sasoikoak eta bertokoak. Izan ere, azaldu zuenez, naturak badaki garai bakoitzerako non zer ekoitzi. Halaber, jatorduak patxadan, kontzienteki egitearen garrantzia azpimarratu zuen: platerean dugunari begiratu, ondo dastatu eta batez ere, gorputzak eskatzen diguna …Read More

Gabonetako produktu kulturalak merkeago

Bizkaiko Foru Aldundiak kultur produktuak sustatzeko Gabonetako kanpaina jarri du martxan eta urtarrilaren 29 arte izango duzu Bizkaiko kultur txartela BBKren orotarako kutxazainetan erosteko aukera. Urtarrilaren 31n amaituko da kanpaina, beraz, bi hilabete hauetan zehar liburuak, diskoak edo era guztietako ikuskizunetaz merkeago gozatzeko aukera izango duzu programari atxikitako establezimenduetan. Bonoak 40 euroko balioa du, baina mota eta balio desberdineko hiru txartel daude: D (24€): euskarazko produktuentzako, zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko …Read More

“Eta bat-batean…gorputza (gorputzak, gorpuzkerak, eta gorputzaldiak) bertsolaritzan”

UEU eta Zenbat Gara elkarteen hitzaldi zikloaren parte izan dugu Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea, “Eta bat-batean…gorputza (gorputzak, gorpuzkerak, eta gorputzaldiak) bertsolaritzan” izenburuko hitzaldia eskainiz. Ez da Uxue gurera etortzen den lehenengo aldia, aurreko bisitan bertsolaritzaren gaia ikuspegi feminista batetik jorratu zuen eta oraingoan ere, ikuspegi berdina mantenduz, gorputzaren antropologia deritzona landu du. Zer da, hasteko, gorputza? Alberdiren esanetan, ez da haragia eta hezurrak soilik. Emozioak ere gorputzaren parte dira …Read More

Zaparrada haur konpartsa aurkeztu da

Gaur Bilboko Kafe Antzokian Algara konpartsaren magalean sortutako Zaparrada haur konpartsa aurkeztu dute Kurkuluxetan eta Zenbat Gara kultur elkarteek. Maddi pirata eta Ane Monna pertsonaiek eman dute proiektuaren berri eta Algara konpartsako Pellot pirata, Oskola eta Karramarroi bezalako pertsonaiez inguratuta egon dira. Haurrentzako eta haurrez osaturiko konpartsa izango da Zaparrada. Izan ere, Bilboko Aste Nagusian zehar, “haurrentzako antolatzen diren ekitaldi edo ikuskizun ofizialetatik at, oso dinamika eskasa prestatzen eta bultzatzen da haurrei begira; hau da, oraindik …Read More

Jesus Ibañezen hitzaldia: “Espioitza masiboa egiten digute. Zergatik ote?”

Ekainaren 11n, Zenbat Gara elkarteak eta UEU erakundeak adostu duten lankidetza hitzarmenaren barnean, Jesus Ibañezen hitzaldia izan genuen Kafe Antzokia kulturgunean. Hitzaldiaren izenburua honako hau izan zen: “Espioitza masiboa egiten digute. Zergatik ote?” Jesus Ibañez Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea dugu, eta Udako Euskal Unibertsitateko kidea ere bai. Hogeita hamarren bat urte daramatza berak irakaskuntzan eta, urteotan informatikari loturiko hainbat esparru jorratu eta irakatsi baldin baditu ere, esan liteke bere espezializazioa …Read More

Euskaldunok eta telebista: potentzialtasunak eta errealitateak XXI. mendean

Xabier Landabideak, Deustuko Unibertsitateko Euskal gaien ikerlariak, doktore-tesia egin berri du, ‘Euskaldunok eta telebista: potentzialtasunak eta errealitateak XXI. mendean’ leloarekin. Ildo horretatik, ekainaren 11n, Bilboko Kafe Antzokian Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleei telebistaren inguruko hitzaldia eskaini zien. Horretarako, eta errealitatea aztertzeko asmoz, adinaren arabera antolatutako lau taldetan banatu zituen ikasleak. Jarraian, teknlogia berriak, edo berak dioen bezala ‘berriagoak’ izan ditu hizpide eta bukatzeko, “arlo honetan guk uste baino kontserbadoreagoak” garela azpimarratu zuen. Bilbo …Read More