Go to Top

Gabonetako produktu kulturalak merkeago

bizkaiko kultur txartela

Bizkaiko Foru Aldundiak kultur produktuak sustatzeko Gabonetako kanpaina jarri du martxan eta urtarrilaren 29 arte izango duzu Bizkaiko kultur txartela BBKren orotarako kutxazainetan erosteko aukera. Urtarrilaren 31n amaituko da kanpaina, beraz, bi hilabete hauetan zehar liburuak, diskoak edo era guztietako ikuskizunetaz merkeago gozatzeko aukera izango duzu programari atxikitako establezimenduetan.

Bonoak 40 euroko balioa du, baina mota eta balio desberdineko hiru txartel daude:

D (24€): euskarazko produktuentzako, zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika-kontzertuak…).
B (28€): gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika-kontzertuak…) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da
A (32€): B eta D motetako produktuak izan ezik, beste guztietarako.

Beraz, D motako txartelarekin, euskarazko produktuak erosteko balio duenarekin, 24 euro ordaindu eta 16 gehiago lortuko dituzu. Hona hemen diru hori xahutzeko hainbat aukera:  Erroa argitaletxeko “Euskara errazean” bildumako irakurliburuak (10 € bakoitza), Euskaltzaindiarekin batera argitaratutako Gabriel Arestiren “Harri eta herri” lanaren berrargitalpena berezia (20€) edo Aire Ahizpen “Bidexka” lehen diskoa. Honez gain, Gabrielen LEKUA disko-liburua (15 €) eta Euskara Jendea DVD sorta ere aurki daitezke bertan, azken hori 36 euroko prezioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude