Go to Top

“Eta bat-batean…gorputza (gorputzak, gorpuzkerak, eta gorputzaldiak) bertsolaritzan”

uxue-alberdi

UEU eta Zenbat Gara elkarteen hitzaldi zikloaren parte izan dugu Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea, “Eta bat-batean…gorputza (gorputzak, gorpuzkerak, eta gorputzaldiak) bertsolaritzan” izenburuko hitzaldia eskainiz. Ez da Uxue gurera etortzen den lehenengo aldia, aurreko bisitan bertsolaritzaren gaia ikuspegi feminista batetik jorratu zuen eta oraingoan ere, ikuspegi berdina mantenduz, gorputzaren antropologia deritzona landu du.

Zer da, hasteko, gorputza? Alberdiren esanetan, ez da haragia eta hezurrak soilik. Emozioak ere gorputzaren parte dira eta baita jendartean aurkitzen ditugun botere harremak ere, gorputz hori ingurukoekin harremanetan baitago. Bertsolaria oholtzara igotzean, bere gorputza eta gorpuzkera da ikusten dugun lehen gauza; bere ahotsa entzun aurretik eta guzti. Gainera, gorputzak, sarritan, bertsolariak eman nahi ez duen informazioa eskaintzen digu. Arrazoi bat dago, bertsolarien jarduna hain estatikoa izateko; “bertsokideari ez begiratzea edo ez ikutzeak, gure emozioak kontrolatzen laguntzen digu”, dio Uxuek.

Gorputz, gorputzkera eta gorputzaldi hauetan kanona gizonezkoa izan ohi dela azaldu du Alberdik. Gizon klase bat, gainera: gizon-gizona da gure plazagizona. Eta zein gorputz daude kanon horretatik at esterako? Bada, “emakumearena edo txapela jasotzean salto egiten duen Xabi Payarena edo kantatzean gerria mugitzen duenarena”. Gure buruari galdetu behar dioguna da zer gorputz diren kanonikoak eta zeintzuk ez.

Bilbo Hiria irratiak egindako elkarrizketa hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude