Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: Ruper Ordorika

Pott bandaz, ziutateaz eta bestez Ordorika eta Atxagarekin

Iaz 40 urte bete ziren gazte sortzaile batzuek Bilbon Pott banda sortu zutela. Gabriel Aresti euskaltegiak ere, bere 40. urteurrena ospatzen ari den ikasturte honetan, ekimen garaikide hura ekarri nahi izan du bere kultura ekarpenen ziklora. Horretarako, Pott-en sorreran eta gero euskal kulturaren emarian berebiziko rola izan duten bi lagun ekarri genituen atzo Kafe Antzokira, Pott-en sorreraz, Bilbon eta, oro har, Euskal Herrian orduan zegoen kultura giroaz, ondorengo bilakaeraz eta …Read More

Ruper Ordorika kontzertuan gurean

Zaindu maite duzun hori kantua Euskaldunon EGUNKARIAren itxieraren ostean eta bidegabekeria hura gogoan hartuta idatzi zuela gogora ekarri zuen bart Ruper Ordorikak. Azkenaldion hautsak harrotu ditu Gasteizko legebiltzarreko hainbat parlamentarik kantu horrekin abestutako gabon kantak. Atzokoan, kantu horrek, lagun artean kantatuta, bere duintasuna berreskuratu zuen, bere itxieraren ostean Zaindu maite duzun hori leloa bere egin baizuen Kafe Antzokiak ere.