Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: .eus

Agur bilbohiria.com, kaixo bilbohiria.eus

Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. (bilbohiria.eus-etik ekarria) Webgune berriak azalean bertan informazio gehiago era txukunagoan ikustea ahalbidetzen duen egunkari edo magazine itxura du eta smartphone eta tablet-etan ondo …Read More

Lehenengo .eus domeinuak aurkeztu dira gurean

Euskal komunitateak urrats garrantzitsua eman zuen iragan larunbatean, .eus domeinu-izenen aktibazioarekin. Kafe Antzokian egindako ekitaldian aurkeztu zituen .EUS fundazioak domeinua erabiltzen hasiko diren 92 webgune aitzindariak. Horien artean euskal erakunde, enpresa, hedabide eta kultura elkarte askorenak. Zenbat Gara elkartea ere aitzindari horien artean dago, laster Bilbo Hiria irratiaren domeinu berria izango den bilbohiria.eus domeinu-izenarekin.