Go to Top

Urriarekin hasiko den 2023-2024 ikasturterako aukera berriak Gabriel Aresti euskaltegian

Urriarekin batera, datorren asteanĀ  Gabriel Aresti euskaltegian abiatuko direnĀ 2023-2024 ikasturteko ikastaroetan zenbait berritasun ditugu, ordutegietatik abiatuta, izan ere, aurten ordutegi berriak jarri ditugu eguerdietan: 12:30-15:00 astelehenetik ostegunera (ostiralak libre) eta 14:00-15:30 astelehenetik ostiralera (1,5 ordu egunero). Horiez gain, ohiko eguneroko bi ordukoek ordutegi aukera zabala dute, baita astelehenetik ostegunera bitarteko 2,5 ordukoek ere. Matrikula egiteko epea zabalik dago oraindik, webgunean zein bulegoan.

(Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunetik ekarria). Puntaren puntan, bost orduko euskara ikastaro trinkoak PLUS dira, intensitaterik altueneko ikastaroak. Eguneroko bost orduez gain, jarduera ludiko eta kulturalak dituzte PLUSek eta, hiruhileko bakoitzean, doako bost eguneko barnetegia izango dute kurtso horietako ikasleek. Baina lau orduko trinkoek ere izango dute aurten gehigarririk Bakaikun: hiruhileko bakoitzean asteburu bat bertan igarotzeko aukera.

Dirulaguntzekin doan atera daitekeen arren (baldintzak betez gero HABEK ordaindutakoa itzuliko duelako), badakigu ikasle askorentzat ez dela erraza trinkoen urte osoko matrikularen dirua aurreratzea. Horregatik aurten erraztasun gehiago jarri ditugu, trinkoak hiru epetan ordaintzeko aukera emanez.

Esan bezala, jada posible zen iaz dirulaguntzekin B2raino doan ateratzea. Bada, aurten, dirulaguntza berriak onartu ditu HABEk: B2z gain C1 ere doan atera dezakete jada 30 urtetik beherakoek, gaindituz gero, aurreratutako dirua itzuliko zaielako. Aurten beste berritasun interesgarri bat da 16 eta 18 urte bitarteko gazteek dirurik apenas ordaindu gabe (20 euro soilik aurreratuta) C1eko ikastaroa egin ahal izango dutela (baldintza batzuk beteta).

 

Orain arteko gainerako ikastaroen aukerak ere hor daude gure euskaltegian, Bilbon topatuko duzun ordutegi eta egutegi aukerarik zabalena osatuz: astean 1, 2 eta 3 egunetan maila guztiak izango ditugu arratsaldez (20:00-22:00) eta asteburuak bakarrik dituztenek ostiral arratsaldez (16:00-21:30) edo larunbat goizez (08:30-14:00) dute euskaltegira etortzeko aukera. C1 ikastaroak (gainerako ordutegietan ez ezik) astean bitan egin daitezke (astelehen-asteazkenak edo astearte-ostegunak 15:00-17:30 edo 18:00-20:30) eta C2koak astearte, asteazken eta ostegunetan (18:00-20:00). Autoikaskuntzakoak (ordenagailu bidezkoak) Mix eta Online modalitateetan egin daitezke.

Ordutegi guztiak hemen duzun eskuorrian dituzu. Ikastaro bakoitzaren informazio zehatzagoa eta matrikula egiteko aukera gure webgunean aurkituko dituzu eta, zalantzarik izanez gero, gure 944237591 telefonora dei dezakezu, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00etara. (Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunetik ekarria).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude