Zenbat Gara elkartea hilero-hilero gaikako kultura-ibilbide gidatuak ari da egiten, urtea hasi zenez geroztik. Hori dela eta, “Emakumeak Bilboko Historian” txangoa prestatu zuen martxoaren 9an. 15 lagun izan ginen ibilbidean eta, bertan, Maria Diaz Harokoarengandik hasi eta gaur egungo feminismoraino egin genuen jauzia, hainbat bazterretan geldialdiak eginez. Tartean gaixozainek, zigarrerek, galleterek, baserritarrek, errekardariek, sardina-saltzaileek, zamaketariek, zirgariek eta maistrek egindako lanari buruz luze jardun genuen zazpi geralekuen barna. BERRIA egunkarian argitaratutako kronika irakur dezakezue hemen.
Hurrengo hitzordua apirilaren 20an izango da, eta zapatu horretan “Bilbo, idazleen luman” txangoa estreinatuko dugu. Gurera etorri nahi baduzu, izena eman gure webgunean eta horrela zure etorrera egiaztatuta geratuko da.
Utzi erantzuna